Oma Basoa

Omako basoa Agustin Ibarrola artistaren obrarik ezagunenetarikoa da. "Land art" deritzonaren adierazpena da. Kreazio-korronte hori XX. mendeko hirurogeigarren hamarkadaren amaieran sortu zen, eta korronte horren helburua lan artistikoa naturara eramatea da; horretarako, artistek paisaia erabiltzen du marko, euskarri eta lehengai modura.

Basoan zehar goazela, irudiak sortu eta gure begien aurrean egituratzen dira: batzuetan, zuhaitz bakar batek irudi osoa adierazten du, baina, beste batzuetan, zenbait zuhaitzen multzoa ikusi behar da artelana ulertzeko. Eta, gainera, irudien pertzepzioa aldatu egiten da, behatzeko gunearen arabera: irudiak eraldatzen dira. Azken finean, bisita "pertsonalizatua" da, eta, bisita horretan, artistak lortu egiten du bisitaria bere lanaren protagonista izatea.

Ordutegia

Omako Baso Margotua guztiz itxita egongo da mantentze lanak eta sarreretan hobekuntza lanak burutu ahal izateko

Web orria: www.bizkaikoa.bizkaia.net/bosquedeoma