Ohial kontserbazioko tailerra

  • Noiz

    2017/11/29

  • Ordua

    19:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Zure arropa kontserbatzen ikasi nahi duzu?

Euskal Museoak nola egin irakatsiko dizu, ikastaro teoriko-praktiko sinple baten bitartez.

Prebentziozko Kontserbazioan aditua den Soledad Santisteban Villanuevak emango du masterclass hau, azaroaren 29an, 19:00etan, Euskal Museoan.

Ekintza Frivolité. XVIII. mendeko jantziak erakusketaren inguruan kokatzen da.

Zenbatetan gertatu zaizu jantzi bat bota behar izatea, zenbait alditan garbitu ostean hondatu egin delako?

Orain, Euskal Museoak laguntza eskainiko dizu, berriro gertatu ez dadin; doako tailer teoriko-praktiko bat egiteko aukera izango duzu, Kontserbazioan aditua den Soledad Santisteban Villanuevaren eskutik.

Hitzordua azaroaren 29an izango da, 19:00etan, Euskal Museoko Kontsulatu Aretoan. Interesa duten pertsonek 94 415 54 23 telefono zenbakira deitu beharko dute, aurretiko inskripzioa egiteko.

Oihalak kontserbatzeko ardura betidanik egon da; izan ere, erabilerak, txarto biltegiratzeak, parasitoek eta zuntzak apurka narriatzeak, epe luzera, pieza erabat hondatzea dakarte.

Tradizioan, oihalak kontu handiz zaindu izan dira, ahalik eta denbora luzeagoan erabilgarri egon daitezen; beraz, jantziak erabili eta botatzeko ohiturak ez du zertan ohikoa izan. Antzinako praktikak berriro hartu eta egungo prozeduretara egokitzen baditugu, gure jantziak luzaroago erabili ahal izango ditugu.

Gainera, oihal-pieza ugari kontserbatzeko beharrean gaude, ondorengoko belaunaldiek euren iraganaren (familia, gizartea, historia, ikonografia...) berri izan dezaten eta euren etorkizuna eraikitzeko oinarria izan dadin.

Oraingoan, Euskal Museoak aukera ematen dizu zure arropa zaintzen ikasteko. Ordubeteko ikastaro honek alderdi teorikoa eta alderdi praktikoa izango ditu. Ez zaitez plazarik gabe geratu!

Ordutegia

19:00etan

Argibide gehiago

Tarifak:

Doako sarrera

Aurretiazko inskripzioa: 94 415 54 23 

Eta gainera