Nola aurkeztu eta irabazi Energia, Ingurumen, Ur eta Saneamendu eta Garraio arloetako proiektu multilateral bat

  • Noiz

    2017/04/05(e)tik 2017/04/06(e)ra

  • Non

    Bizkaia Plaza Eraikina. Auditoriuma

  • Web

    Bisitatu

Nola aurkeztu eta irabazi Energia, Ingurumen, Ur eta Saneamendu eta Garraio arloetako proiektu multilateral bat

Bilbao

MBD (Multilateral Development Bank days) jardunaldien helburua da euskal enpresei aurkeztea Latinoamerikan egingo diren azpiegitura-proiektu handiak, hain zuzen ere eurentzako aukera bezala identifikatu direnak euren esperientziagatik, ezagutzagatik eta merkatuan duten posizionamenduagatik. Aukeratutako proiektu horiek Amerika arteko Garapenerako Bankuaren (BID) eta Munduko Bankuaren (BM) funts multilateralek finantzatuko dituzte. Energia, Ingurumen, Ur eta Saneamendu eta Garraio (Garraiorako IKTak barne) sektoreetako proiektuak dira, eta Mexikon, Kolonbian eta Argentinan gauzatuko dira.
 
Eusko Jaurlaritzak Licitaciones Basque Country programa jarri du martxan euskal enpresei proiektu horietan parte hartzen laguntzeko. Ekimen horren helburua da proiektuak identifikatzea, enpresa aproposenei eta irabazteko aukera gehien dituztenei aurkeztea, laguntza ematea konpainiei proposamena posizionatu dezaten erakunde multilateralen eta tokiko gobernuen aurrean, eta prozesu osoan zehar laguntzea, bai jatorrian eta bai jomugan.
 
SPRIk hiru informazio-jardunaldi antolatu ditu hainbat euskal enpresa kolektiborentzat, funts multilateralek finantzatutako azpiegitura-proiektu handiak aurkezteko. Lehena, apirilaren 5an izango da, goizez, eta aholkularitza eta ingeniaritzei zuzenduta dago. Bigarrena ere apirilaren 5an izango da, arratsaldez, eta lanen sektorearentzat da. Hirugarrena, apirilaren 6an izango da, goizez, eta ondasun eta hornikuntza enpresei zuzenduta dago.

Ordutegia

09:00etik 19:00etara
Erreserbatu
http://www.spri.eus/eu/eventos/jardunaldia-nola-aurkeztu-eta-irabazi-energia-ingurumen-ur-eta-saneamendu-eta-garraio-arloetako-proiektu-multilateral-bat

Eta gainera