Musika-Ziklo Frantziarra: Elena Copons y Rubén Fdez. Aguirre

  • Noiz

    2018/05/21

  • Ordua

    20:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Errezitaldi honek hiru konposatzaileren lana dakarkigu: Francis Poulenc, Henri Duparc y Felip Pedrell.

Errezitaldi honek hiru konposatzaileren lana dakarkigu. Francis Poulenc-ek (Paris, 1899), era guztietako genero musikalak landu zituen baina kontzertuetarako kantuetan islatzen da ondoenik bere gaitasun sortzailea.

150 bat kantu konposatu zituen, ederki islatzen dituztenak bere sentsibilitate artistikoaren aurpegiak.

Henri Duparc-ek (Paris, 1848) 17 kantu baino ez zituen idatzi, baina bere aberastasun harmonikoak eta testuaren eta musikaren arteko uztardura paregabeak benetako altxor bihurtzen dituzte bere mélodie guztiak.

Felip Pedrell (Tortosa, 1841) Albéniz, Granados eta Fallaren maisua, berrikuntzari ekin zion musika herrikoia eta musika jantzia bateratuz.

Frantziako kulturarekin maiteminduta, Victor Hugo eta Theophile Gautierren testuetan oinarritutako hainbat kantu konposatu zituen.

Ordutegia

20:00etan

Argibide gehiago

Tarifak: 15 euro

Eta gainera