Musika-Música 2018. Europa gerrartean

Musika-Música 2018. Europa gerrartean
  • Noiz

    2018/03/01(e)tik 2018/03/04(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

XIX. mendearen amaieran lehen zantzuak artean agertu ziren, egitura sozial dekadentean baino lehen.

Oraindik tradizioak ematen duen erosotasunean murgilduta bizi zen Europa, baina literaturan, pinturan eta musikan hasiak ziren entzuten iraultzaren zurrumurruak.

Gerra Handiak hondatuta utzi zuen ordena zaharra, eta horrek sekulako bultzada eman zion eraldaketa estetikoari eta arnasa eman zion beharrezkoa bezain agerikoa zen eboluzioari.

Metamorfosi hori aurrerapen harrigarrietan mamitu zen, eta horiei esker musikaren lengoaia modernitatera iritsi zen aldaketa erradikalik egin beharrik gabe. XX. mendearen lehen hamarkadetan Europako panorama musikala kaleidoskopio koloretsu bat bihurtu zen, zeinetan ageri ziren islaturik Iparraldeko kolore argitsuak, Ekialdeko lurralde asaldatuen ausardia basatia eta hegoaldeko soinuen berotasun iradokitzailea.

Lehen Mundu Gerraren eztanda-uhinen metafora gisa eta Bigarren Mundu Gerraren aurre-dasta bezala, soinuaren parametroak emantzipatu egin ziren ordura arteko sistematik, eta askatasunaren egarri hutsez konbentzioetatik urrun bilatu zuten edertasuna. Ideia berriek musikaren lengoaia aberastu zuten eta eragin handia izan zuten garaiko kontzientzia artistikoan, helburu estetiko eta soinu-dialekto mordo bat sorraraziz.

Nola ez zegoen estilo unibertsal eta homogeneo baterako praktika komunik, aniztasun liluragarria lortu zen konposaketaren munduan; era berean, baliabide eta hedabide berriek inoiz baino entzule multzo handiago eta anitzago batengana zabaldu zuten musika, eta publiko horrek gogotik xurgatu zuen olatuetan heldu zitzaion musika.

Txori-begiz behaturik, eta disgregazioaren integratzaile bezala, garai hartan Europan sortu zen musika hura berritua, anitza eta agorrezina da.

Goza ezazue.

Ordutegia

Tarifak:
12,00 €
Programazioa
http://www.bilbao700.eus/musika-musica/2018/eu/programa/

Eta gainera