Museoa aztarnaz aztarna: Raneroko hartz emea (Karrantza). Desagertutako espeziea

  • Noiz

    2017/01/24(e)tik 2017/04/30(e)ra

  • Non

    Arkeologi Museoa

  • Web

    Bisitatu

Raneroko hartz emearean garezurra

Bilbao

Argitaragabeko pieza bat da erakusketa-aretoko garrantzitsuena, lehenengo aldiz ikusgai jarri dena; izan ere, duela hilabete gutxi hasi zen museoak gordeta dituen erakusgaietako bat izaten.

Ursus deningeri espezieko eme heldu baten garezurra da, hau da, duela 100.000 urte desagertu zen eta are handiagoa zen leize-hartzaren aurretik egon zena. Gainera, Ursus deningeri espeziearen garezur oso bakarra da Iberiar penintsula osoan. Duela 200 edo 300 mila urte erakusketan ikusgai dagoen garezurra zuen hartz emea leize batean sartu zen hibernatzeko, eta bertan hil zen, gorpuzkin batzuen inguruan egindako datazio batzuei esker ondoriozta daitekeenez. 

Bisita monografikoak eskainiko dira larunbatero, 13:15ean eta 18:15ean, eta igandero, 13:15ean, “Raneroko hartz-emea” ikusteko, “Museoa aztarnaz aztarna” programaren barruan.

Bertan, aurkikuntza azalduko da, bai eta Raneroko haitzean bizi zenetik 200.000 urte ondoren museora iritsi arte egindako ibilbide luzea ere. 

Ordutegia

  • Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era
  • Igandeetan eta jaiegunetan: 10:30etik 14:00etara

Argibide gehiago

Tarifak:

  • Orokorra: 3 €
  • Tarifa murriztua: 1,50 € (erretiratuen txartela; 65 urtetik gorakoak; 26 urtera arteko gazteak; desgaituak; langabetuak eta 10eko taldeak edo hortik gorakoak)
  • Bisita gidatuak: 10 € (gutxienez 10 pertsona), aurretik deitu behar da
  • Eskola taldeak: ikasleko 1 €
  • Doako sarrera: 12 urtetik beherakoak; Museoen Nazioarteko Eguna (maiatzaren 18a) eta ICOM txartela
  • Museoaren eguna: ostirala

Bisita monografikoak eskainiko dira larunbatero, 13:15ean eta 18:15ean, eta igandero, 13:15ean, “Raneroko hartz-emea” ikusteko, “Museoa aztarnaz aztarna” programaren barruan.

Eta gainera