Muñatones Gaztelua. Gaztelutxiki

  • Noiz

    2018/07/01(e)tik 2018/09/30(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Ezkerraldea

Udako tailer didaktikoak.

Gaztelutxiki du izena umeei begira Muñatones Gazteluan egiten dugun bisitak.

Dama-zaldun eta ezpatekin lotu ohi dugun erdi aroan sartu-irten bat egiten dugu, egiazko jokaleku batean baina.

Gaztelua zelan eraiki zuten azaltzen diegu (Ia bi mende eman zuten eraikuntzan!); haren atalak zeintzuk diren eta bakoitzaren zergatia zein den ere argitzen diegu.

Barruko harresiko adarbean zehar ibili eta goialde horretatik ikuspegi panoramikoaz gozatu ostean babes erretenean arku-tiroan arituko gara.

Ezagutu ere, bertan bizi izan zirenak ezagutuko ditugu, bai eta euren egunez egunekoak ere, gerrate zein baketean.

Salazartarren historia zoragarri bezain dibertigarria da, eta zuekin oso gustura partekatuko dugu.

Ordutegia

Asteartetik ostiralera.
Goizez, 10:00etatik 14:00etara; arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara.

Argibide gehiago

Tarifak

1 € ume bakoitzeko

15 umeen parte-hartzea gutxienekoa tailerra egin ahal izateko.

Iraupena: ordu eta erdikoa.

Adina: 3 urtetik 6 urtera.

Ezinbestekoa da erreserba

  • 629271516
  • info@elpobal.com

Muñatones Gaztelua. Barrio San Martín Auzoa, z/g. 48550 Muskiz (Bizkaia)

Eta gainera