Muñatones Gaztelua

Muñatones Gaztelua

Muñatones gaztelua eraikuntza prozesu luze baten emaitza da. XIV. eta XV. mendeetan zehar eraiki zen, garai hartan Euskal Herria astindu zuten bando-gerren testuinguruan. Bizkaiko ondare arkitektonikoaren elementurik bikainenetako bat da. Horregatik, monumentu multzo izendatu zuten, eta gorde diren hondarren balio historikoa eta kalitate handia aitortu ziren.

Gaztelu izena merezi duen Bizkaiko dorre bakarra da, gazteluen berezko kanpo-harresi sistema daukalako. Gainera, gure historiako pertsonaia berezienetako bati lotuta dago: Lope García de Salazar, arma eta letra gizona. Berari zor dizkiogu Bienandanzas e Fortunas ezagunak.

El Pobal burdinolak bandoen gotorlekuarekin harreman estua du. Ochoa de Salazarrek, Lope García kronikariaren bilobak, burdinola XVI. mendearen hasieran eraiki zuen eta bere ondorengoek 200 urte inguru mantendu zuten burdinazko negozioaren jabetza.

Bi monumentuetara, gaztelu eta burdinolara, bisita batera eginez gero, Bizkaiko iraganari dagokionez, alderdi desberdinak daude, baina, aldi berean, osagarriak dira. Bi agertokiek oroipen ahalmen handia dute eta horiei esker landa nobleziaren bizimoduak eta agintea izateko aberastasun iturriak ezagutuko ditugu.

Ordutegia

  • Udako bisitak: Bisita gidatuak guztientzat.
  • Datak: Igandeetan, ekainaren erdialdetik irailaren erdialdera.
  • Bisita gidatuen ordutegia: 11:00 eta 12:30ean
  • Muñatones eskoletarako: Gaztelutxikira bisita gidatua eskola talde eta udalekuetarako.
  • Datak: Maiatz, ekain, uztail eta urrian (asteartetik ostiralera).
  • Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Egitarau horretatik kanpo talde hitzartuentzat bisitak (kontsultatu).

Plaza mugatuak. Bisitarako aldez aurretik hitzordua eskatu behar da.

Argibide gehiago

  • Tarifa orokorra: 3 €
  • Tarifa konbinatua: Burdinola+Gaztelua. 4 € eta gutxitua 3 €.
  • Eskola tarifa: bakarrik gaztelua, ikasleko 1 €, gaztelua+burdinola, ikasleko 2 €.
  • Tarifa gutxitua: 26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, desgaituak, langabetuak, pentsiodunak, familia ugariak eta 10 heldutik gorako taldeak.
  • Doako tarifa: 12 urtera artekoak, irakaskuntzan profesionalak, gidak eta prentsa behar bezala egiaztatua, museoaren eguna (ostirala), MNE: maiatzak 18, herri jaia, Nagusi txartela, ICOM txartela.

Egitarau horretatik kanpo talde hitzartuentzat bisitak (kontsultatu).

Plaza mugatuak. Bisitarako aldez aurretik hitzordua eskatu behar da.