Muestra Carnaval de Cádiz

Muestra Carnaval de Cádiz
  • Noiz

    2018/03/10

  • Ordua

    20:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Lehenengo aldiz, Bilboko Euskalduna Jauregiak Cádizko Inauterien lagin bat erakutsiko du, azken urteotan sari gehien jaso duten bi taldeekin: José Luis García Cossio “El Selu”-ren txirigota (GRUPO DE GUASÁ) eta Antonio Martínez Arezen konpartsa (EL PERRO ANDALÚ).

Inauteriak jai unibertsalak dira, eta Cádizen, herriak letra eta musika jartzen die. Cadiztarrek ia mende bi daramatzate kazetaritza abestua egiten, hizkuntza zuzen eta lagunartekoa erabiliz, era guztietako emozioak sortzen dituzten letra eta musika bidezko errepertorio berriak sortuz. Inauterien balio generikoek, besteak beste, urratzeak, kritika sozialak eta ironian oinarrituta eraikitako aparteko umore-senak, euren adierazpide gorena lortzen dute Cádizen.
 
Cádizko Gran Teatro Falla antzokiaren lehiaketak Inauterietako koplen egile eta interpretatzailerik onenak biltzen ditu urtero. Lehenengo aldiz, Bilboko Euskalduna Jauregiak Cádizko Inauterien lagin bat erakutsiko du, azken urteotan sari gehien jaso duten bi taldeekin: José Luis García Cossio “El Selu”-ren txirigota (GRUPO DE GUASÁ) eta Antonio Martínez Arezen konpartsa (EL PERRO ANDALÚ). Ez ezazu galdu penintsulako Inauteri handienean oinarritutako ikuskizun ahaztezin hau. Ordu biko iraupena izango du.

Ordutegia

20:00etan

Argibide gehiago

Tarifak:
24,00€ - 65,00
Iraupena: 120 min.

Eta gainera