Miss Karaoke

  • Noiz

    2017/10/23

  • Non

    Teatro Arriaga Antzokia

  • Web

    Bisitatu

Miss Karaoke

Bilbao

Zerk definitzen zaitu?, identitatea aukeratu egiten da, edo identitateak aukeratzen zaitu zu?

Miss Karaoke-k abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo gehiengotu edo gehiengo gehiengotuagotuentzat kantatuko du?

«Zerk definitzen zaitu?», «Identitatea aukeratu egiten da, edo identitateak aukeratzen zaitu zu?». Era horretako galderei erantzuna bilatuko die Miss Karaokek, bere barne ahotsekin talkan. Umorea, absurdoa eta perfomance arima uztartzen dira eszena-lan honen taularatzean.

Miss Karaoke antzezlanaren oinarrian dagoen testua Oier Guillanek idatzi zuen DSS2016-ek bultzatutako «Dramaturgia berriak» deialdiaren baitan, eta Gasteizko Principal Antzokiak ekoiztu du, Arriaga eta Victoria Eugenia antzokiekin elkarlanean.

Ordutegia

20:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

  • 18 euro /beherapenak
  • Arriagako lagunek: 13 euro

Miss Karaoke. Irudia: Idoia Beratarbide

Eta gainera