Michel Mejuto Galeriak Jorge Oteiza euskal artistaren erakusketa jasotzen du

  • Noiz

    2018/05/24(e)tik 2018/07/27(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Maiatzaren 24tik uztailaren 27ra arte Michel Mejuto Galeriak Jorge Oteiza euskal artistaren erakusketa jasoko du.

Erakusketak artista honen eskultura nabarmenenak izango ditu ikusgai. Izan ere, Oteiza, 50. hamarkadako abangoardiako irudi nagusia dugu, baita Euskal Eskultura Eskolako adierazgarririk nagusienetarikoa ere.

“Oteiza” erakusketak artista 1951 eta 1992 urte bitartean burututako 14 eskultura, Laborategi Esperimentaleko argitaragabeko 14 lan, bost eskultura txiki eta brontzezko zenbait medailoi burdinurtu izango ditu ikusgai. Azken lan hauek, lehen aldiz igeltsuko ereduekin bat egongo dira ikusgai.

Eskulturez gain, 50. hamarkadan burututako collage-a eta arkatz zuriarekin egindako marrazki geometrikoa kartoi beltzean egongo dira ikusgai.

Bilduma pribatuen jatorria erakusketari interes berezia gaineratzen dio. Izan ere, baten bat lehen aldiz egongo da ikusgai.

Ikusgai dauden lan guztiak Alzuzako Jorge Oteiza Museoko Fundazioak argitaratutako Arrazoitutako Katalogoan daude azalduta.

Erakusketarekin batera paperean eta formatu digitalean dagoen katalogoa argitaratuko da. Katalogo honen egilea Alfonso de la Torre komisarioa, teorialaria eta Pablo Palazuelo, Manuel Rivera, Gerardo Rueda eta Manolo Millares-en arrazoitutako katalogoen idazlea dugu. Baita La Sombra de Oteiza ene l arte español de los cincuenta liburuaren egilea ere.

Michel Mejuto Galeria Bilbon kokatzen da, Juan Ajuriaguerra 18 kalean. Galeria irekita egongo da astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30etara. Eta larunbatetan, ekainaren 15era arte, 11:00etatik 14:00etara.

Jorge Oteiza (Orio, 1908- Donostia, 2003).

Jorge Oteiza XX. mendeko Espainiar Arteko funtsezko euskal artistetako bat da, eta besteengan eragin handiena izan duenetako bat gainera. Oteizaren obrak -alderdi plastiko zein teorikoaz- 50eko urteetan hasi eta gaur egun arte izan duen oihartzuna agerikoa da. Izan ere, oihartzun hori hainbat diziplinatan ikusten dugu, hala nola eskultura, pintura, arkitektura, poesia, estetika, zinema, antropologia, hezkuntza edota politikan.

Michel Mejuto Galeriari buruz

Galeria Michel Mejuto arte-merkatari eta historialariak ireki zuen 1984. urtean. Erakusketa aretoa Guggenheim eta Arte Ederretako Museotik gertu kokatuta dago.

Hasieratik, Galeriak, 1850 eta 1936 urte bitartean kokatutako euskal artistak izan ditu oinarri. Honen baitan, marrazki, eskultura, grabatu eta margolanen funts garrantzitsua biltzen du. Regoyos, Arteta, Iturrino, Durrio eta Zuloaga dira, besteak beste, funtsa osatzen duten artisten izenak. Honela, kalitate altuko lanak museo eta bildumagileen esku jarriz.

Katalogoa Abangoardia Historikoko artistek osatzen dute. Bertan Nicolás de Lekuona artista azpimarratu behar dugu. Baita 50 et 60. hamarkadetan kokatzen diren belaunaldi abstraktua osatzen duten artistak. Jorge Oteiza, besteak beste.

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera
    11:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 20:30era
  • Larunbatak
    11:00etatik 14:00etara

Informazio gehiago

  • galeria@michelmejuto.com
  • +34 944 236 998

Eta gainera