Michael Snow. Zirkuitu itxia

  • Noiz

    2018/03/23(e)tik 2018/07/01(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Duela bost hamarkadatik hona, zinema esperimentalaren eta bideo-instalazioaren pertsonaia nagusietako bat izan da Michael Snow (Toronto, 1929).

Pintore, eskultore eta musikaria ere bada, eta mundu osoko bilduma publiko eta pribatuetan aurki daiteke bere lana; izan ere, ibilbide paregabea jorratu du gure garaiko baliabide artistikoen eta pertzepzioen ikerketan.

Artistak berak adierazi bezala, zinemagile batek egiten ditu nire margolanak, musikari batek nire eskulturak, pintore batek nire filmak (…) eta, batzuetan, denak aldi berean aritzen dira.

Munduko irudikapen-sistemen aurrean eszeptizismoak eta harridurak gidatuta, filmaziorako, muntaiarako eta irudien proiekziorako prozedura anitzekin esperimentatu du Snowk.

Zirkuitu itxia lanak hainbat obra berriren muntaia aurkeztuko du Guggenheim Bilbao Museoan esklusiboki; bertan, bitarteko bideografikoa kanal sentsorial autonomo gisa aurkeztuko da, giza asmoen zantzurik gabe apenas.

Komisarioa: Manuel Cirauqui

Ordutegia

  • Asteartetik igandera: 10:00etatik 20:00etara 
  • Astelehenetan: itxita, uztail eta abuztuan izan ezik
  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita
  • Abenduaren 24an eta abenduaren 31n museoak 17:00etan ixten du.

Argibide gehiago

Tarifak

  • Museoaren tarifak programazio artistikoaren eta bisitariaren profilaren arabera aldakorrak dira. 
  • Sarrerak jardunaldi guztian zehar museoaz gozatzeko aukera ematen du, beraz, irten eta berriz sartzeko aukera dago.
  • Sarreren aldez aurretiko salmenta: www.guggenheim-bilbao.es online ticketak aukeran.

Eta gainera