Medikuntza Historiaren Euskal Museoa. Erakusketa iraunkorra

Medikuntza Historiaren Euskal Museoa. Erakusketa iraunkorra

Eskuinaldea

Medikuntza Historiaren Museoak (MHM) XIX. eta XX. mendeko objektu mediko eta zientifikoen bilduma aberatsa du. Horiek guztiak Euskadiko medikuek, ospitaleek eta bestelako erakundeek erabili dituzte.

Erakusten diren objektu gehienak frantziarrak, alemaniarrak edo beste herrialde europar batzuetakoak dira. 6.000 ale baino gehiago kontserbatu eta erakusten dira, espezialitate mediko guztietakoak eta bestelako zientzia diziplinetakoak ere bai.

Gure zientzia ondarea kontserbatzeaz gain, Museoak, unibertsitate zentroa den neurrian, bere zeregin ikertzailea eta irakaskuntzari buruzkoa betetzen du. Eremu ikertzailetik, gaixotasunen historia, geofisika edo meteorologia bezalako gaiak osasunaren eta zientziaren alderdi ezberdinetan tokiko errealitatearen aldeko interesarekin elkartu nahi ditu ikuspegi orokorra lortzeko. Irakaskuntzaren eremuan, Mintegian jakintzagai desberdinetako klaseak irakasten dira, baita praktikak egin ere, titulazioek osasunaren arloarekin zerikusia badute. Edukiak medikuntzaren historialarien eta, orokorrean, zientzialarien esku jartzeaz gain, oro har, ezagutzak jendearen artean zabaltzen saiatzen da.

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 14:00etara
  • Abuztuan: itxita

Argibide gehiago

Tarifak: Doako sarrera

Medikuntza Historiaren Euskal Museoa. Euskal Herriko Unibertsitatea/Liburutegia eraikina, 3. solairua. Leioako Campusa 48940 Leioa (Bizkaia)

Eta gainera

  • Durangaldea Bilbao Nerbioi Ibaizabal Ezkerraldea Lea Artibai Enkarterriak Mungialdea eta Txorierria Eskuinaldea Busturialdea

    • Data 13/07/2018(e)tik 31/12/2019(e)ra