Medikuntza Historiaren Euskal Museoa

Medikuntza Historiaren Euskal Museoa

Medikuntza Historiaren Museoak (MHM) XIX. eta XX. mendeetako objektu mediku eta zientifikoen bilduma aberatsa biltzen du, Euskal Herriko sendagileek, ospitalek eta beste erakunde batzuek erabili izan dituztenak. Ikusgai dauden objektu gehiengoak frantsesak, alemanak eta Europako beste herrialdeetakoak dira. 6000 pieza baino gehiago daude gordeta eta ikusgai, medikuntza espezialitate guztiak eta beste zientziei buruzkoak.

Gure ondare zientifikoa gordetzeaz gain, Museoak, zentro unibertsitarioa den neurrian, ikerketa eta irakasle betebeharrak ditu. Ikerketa arloan, geofisika, meteorologia edo gaixotasunen historia bezalako gaien ikuspegi globala tokian tokiko errealitatearen interesarekin batzeko asmoa du osasun eta zientzia arlo desberdinetan. Irakaskuntza arloan, Mintegi Gelan klaseak ematen dira eta osasun arloarekin zerikusirik duten titulazio ikasgai desberdinei buruzko praktikak egiten dira ere. Bere edukiak medikuntza eta, orokorrean, zientzia historialarien esku jartzean gain, jendearen artean ezagutzak zabaltzen saiatzen da.

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera: 08:00etatik 14:00etara
  • Abuztua: itxita.

Argibide gehiago

Tarifak: Sarrera doakoa.

Web orria: www.ehu.eus/es/web/basque-museum-medicine

Erakusketa iraunkorra

Medikuntza Historiaren Euskal Museoa. Erakusketa iraunkorra

  • Tokia Medikuntza Historiaren Euskal Museoa
  • Data 01/01/2016(e)tik