Masoiak Bilboko Berreginen Museora etorriko dira, euren 300. urteurrena ospatzeko

  • Noiz

    2017/06/06(e)tik 2017/09/30(e)ra

  • Non

    Bilboko Berreginen Museoa

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Tolerancia 16 Logia Errespetagarriak tenplu masoniko bat eta Logiaren saioetan erabilitako zenbait objektu ikusteko aukera emango digu, ekainaren 6tik irailaren 30era, Bilboko Berreginen Museoan.

Ekainaren 24an, Masoneriak hirugarren mendeurrena ospatuko du mundu osoan. Hori dela eta, Bilboko Berreginen Museoak erakunde horri eskainitako erakusketa bat hartuko du, ekainaren 6tik irailaren 30era.

Gaur egun, erakundeak mehatxupean jarraitzen du 23 herrialdetan. Erakusketaren bitartez, tenplu masoniko baten ezaugarri nagusiak berreraikiko dira, eta, kasu honetan, Tolerancia 16 Logia Errespetagarriak bere saioetan erabilitako zenbait objektu egongo dira ikusgai. 

Bere ohorea aintzatestea helburu hartuta, lehenengo logia masonikoa, ‘LA VIGILANCIA’, 1839. urtean iritsi zen Bilbora. Ondoren, besteak beste, ‘LA CARIDAD Nº200’ logia heldu zen; azken horrek hamar kide fundatzaile zituen 1885ean, eta Bilboko bizilagunak ziren. Zenbait urte geroago, 1896an, `Meritu onekoa´ titulua eman zioten, Ordenaren alde egiten zuen etengabeko ahaleginarengatik.

Berreginen Museoko lehenengo solairua logia txiki bat bihurtuko da uda osoan, eta erakundera datozen guztiek bisitatu ahal izango dute. Bilbon lehen aldiz, Masoneria hurbiletik ezagutzeko aukera izango du publikoak.

Ordutegia

Asteartetik larunbatera:

  • Goizez: 10:00etatik 13:30era
  • Arratsaldez: 16:00etatik 20:00etara

Igandeak:

Goizez: 10:00etatik 14:00etara

Astelehena

Itxita

Argibide gehiago

Tarifak:

  • Sarrea orokorra: 3,00 €
  • Murriztua (ikasleak eta 10 pertsona baino gehiagoko taldeak): 1,50 €
  • Doainekoa: pentsionistak, 10 urte baino gutxiagoko umeak eta irakasleak
  • Osteguna: Museoaren eguna

Eta gainera