Madrigalak. Gerard Jones: Libros Quinto y Sexto de madrigales de Claudio Monteverdi

  • Noiz

    2017/12/19(e)tik 2017/12/20(e)ra

  • Ordua

    20:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Musika, antzerki, dantza eta ikus-entzunezko proiekzioen arteko uztardura bizi eta dinamikoak.

1605ean argitaratu zen madrigalen bosgarren liburua, zeina bere mezenasari, Mantuako Vicenzo Gonzaga dukeari, eskainia baitago. Infl exio puntu bat izan zen, bost ahotseko madrigal tradizionala madrigale concertato bihurtu zuelako, baxu kontinuoaren akonpaniamendua txertatuz azken 6 madrigaletan.

Seigarren liburua 1614an argitaratu zen. L’Orfeo eta L’Arianna antzezlanetan bildu zuen esperientziaz baliatuz eta monodiaren berpizkundea aprobetxatuz, Monteverdik oreka berriak bilatu zituen, generoaren homogeneotasun polifoniko tradizionala hausteko.

Gerard Jones zuzendari britainiarraren proposamenean, musika, antzerki, dantza eta ikus-entzunezko proiekzioen arteko uztardura bizi eta dinamikoak bikain parekatzen ditu Monteverdiren garaiko gizartearen kezkak eta gaur egungo nahiak.

Claudio Giovanni Monteverdi (Cremona, 1567 – Venezia 1643) dugu Errenazimendutik Barrokorainoko trantsizio garaiko musikari handiena, eta baita ere historiako lehen operatzat jo den L’Orfeo obraren egilea.

Ordutegia

Saioak

20:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

  • 18 euro /beherapenak
  • Arriagako lagunek: 13 euro

Eta gainera