Literatura eta Musika euskaraz: Pako Aristi eta Itziar Gómez

Literatura eta Musika euskaraz: Pako Aristi eta Itziar Gómez
  • Noiz

    2018/02/26

  • Ordua

    20:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Poesia sorta ederra eskainiko dute bi protagonisten artean, giro bildu, lasai eta intimo batean.

Musika eta literatura errezitaldia, bi irakurle eta interpreteren eskutik: Pako Aristi idazlea eta Itziar Gómez aktorea.

Erreferentzia nagusitzat hartuko dute Aristiren azken poema liburua, “Arrotz eta eder”, eta Itziar Gómezen testuekin tartekako dute.

Itziar Gómez ezaguna da gidoigintzan eta interprete gisa egin duen lanagatik, eta gainera ahoskera eta irakurketa ozeneko eskolak ematen ditu “Idazle Eskolan”.

Poesia sorta ederra eskainiko dute bi protagonisten artean, giro bildu, lasai eta intimo batean, Aristik berak joko duen pianoaren dotorezia eta edertasuna lagun.

Hitz sakonak eta irakurketa neurtua, bere bihotza poesiaren misterioari ireki nahi dion ororentzat pentsatutako errezitaldia.

Ordutegia

20:00etan

Argibide gehiago

Tarifak
15 euro
Arriagako lagunek, taldeek, familia ugariek, 30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek, %33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: 12 euro

Eta gainera