Literatura eta musika euskaraz. Amaia Zubiria eta Edorta Murua

Amaia Zubiria
  • Noiz

    2018/01/29

  • Ordua

    20:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Amaia eta Edortak berriz betetako gau-emanaldi musikal bat eskainiko digu.

Euskal abeslari handienetakoa dugun Amaia Zubiriak euskarazko olerki zahar eta berriz betetako gau-emanaldi musikal bat eskainiko digu, bere betiko ahots bikainarekin. Ondoan izango du Edorta Murua musikaria, gitarraz eta ahotsaz laguntzeko. Konplizitate musikal bikaina dute bien artean, baina bada biak lotzen dituen lokarri handiago bat, ama-semeak baitira.

Amai Zubiria ezinbesteko artista da euskal musikaren historian 70eko hamarkadatik, Txomin Artolarekin batera Haizea taldeko kide zenetik eta “Haizea” eta “Hontz gaua” diskoak grabatu zituztenetik. Harrezkero karrera oparoa egin du, zinemarako musikarekin tartekatu dituelarik bakarkako 12 disko eta musika herrikoiaz osatutako bilduma bat Joxan Goikoetxea soinujolearekin batera.

Ordutegia

20:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

  • 15 euro
  • Arriagako lagunek
    Taldeek, familia ugariek, 30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek, %33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: 12 euro

Eta gainera