Liburuei esker! Haur tailerrak

  • Noiz

    2018/05/04(e)tik 2028/06/22(e)ra

  • Ordua

    18:00etatik 19:30era.

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Sarrera

Haurrtntzako Tailerren xedea Foru Liburutegian eskulanak lantzeko jolas-gune bat sortzea da.

Tailerrak sormen prozesuak eta eskulanak egiteak sortzen dituen sentsazio eta emozioak azpimarratu nahi ditu, eta halaber, tresna bat izan nahi du, irakurtzearen bidezko plazerraz gozatzeko eta irakurketara hurbiltzeko.

Helburuak

  • Umeen artean sormena eta gaitasun artistikoak sustatzea.
  • Ilustrazio teknika desberdinak ikastea.
  • Foru Liburutegia haurrei ezagutaraztea.
  • Euskararen erabilera sustatzea.

Metodologia

Eskulan mota horiei dagokien hainbat material (akuarelak, pintzelak, errotuladoreak, argizariak etab.) erabiliko dira, Foru Liburutegiak jarriko du materiala.

Tailer guztiak elebidunak izango dira (euskaragaztelania).

Norentzat da?

8 eta 12 urte bitarteko umeentzako jarduera da. Talde bakoitza gehienez hamabost partehartzailez eta monitore batez osatuta egongo da.

Jarduera egitaraua

  • Eta zuk, zer dozu kontatzeko?
  • Kanikarium
  • Perzine, fanzine pertsonala
  • Lap eta flip book-ak
  • Taumatropoa

Ordutegia

Taldea aukeratu behar:

  • 1. taldea: maiatzaren 4etik 25ra, ostiralak, 18:00etatik 19:30era.
  • 2. taldea: ekainaren 1tik 22ra, ostiralak, 18:00etatik 19:30era.

Argibide gehiago

Tarifak:
Doako sarrera

Izena ematea: apirilaren 3tik 27ra arte; Liburutegian edo webguneko formularioaren bidez.

Epea apirilaren 3ko 8:30ean irekiko da.

Doako jarduera

Jasotzaileak: 8 eta 12 urte bitarteko haurrak 

Hizkuntza: Elebiduna 

Gehienez: 15 haur talde bakoitzean (hurrenkeraz)

Informazio gehiago

http://www.bizkaia.eus/kultura/foru_liburutegia/moduluak/DetalleAgenda.asp?ID=366&Idioma=EU&Tem_Codigo=4611

Eta gainera