Lia Rodrigues companhia de danças

  • Noiz

    2017/12/04(e)tik 2017/12/05(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Dantzan ari gara etengabe, tematuak bizirik jarraitzera hondatzera doan mundu batean.

Zeru bakarra dago, eta zaindu beharra daukagu, zeren gaixotzen bada gauza guztien azkena izango da. Davi Kopenawak, Yanomamitarren txamanak, esana. Zer egin dezake gutako bakoitzak zeruari eusteko? Ezin dugu astirik galdu munduak lurra jo aurretik, egunero ikusten ditugu inguruan zernahi ezbehar eta sarraski, eta dantzan ari gara makina, auto, helikoptero eta sirenen doinura.

Euri ala ateri, eskaintza eta ofrenda bezala, amets egiteko nahiz toki ilunak bisitatzeko, indar edo ahulezia seinale… dantzan ari gara etengabe, tematuak bizirik jarraitzera hondatzera doan mundu honetan.

Lia Rodriges koreografo eta zuzendariak, nazioartean txalotutako Brasilgo artista ospetsuenetako batek, sorkari indartsu eta erritmiko batekin harritzen gaitu: Para que o céu não caia.

Ordutegia

Saioak

  • Abenduak 4. 20:00etan
  • Abenduak 5. 18:00etan eta 21:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

  • 25 euro /beherapenak
  • Arriagako lagunek: 20 euro

Eta gainera