Lehman Trilogy

  • Noiz

    2018/10/20(e)tik 2018/10/21(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Sei musikari-aktorek kapitalismo modernoaren deribari buruzko kontakizun dibertigarrian sartuko gaituzte.

Lehman Trilogy gure garaiaren kronika aparta da, Italiako Stefano Massini dramagileak egina, eta Europa osoan zehar arrakasta handiarekin antzeztua.

Sergio Peris-Mencheta aktore eta zuzendariak muntaketa hau eskaintzen digu orain gazteleraz.

Obran, Lehman familiako hiru generazioren historia kontatzen da.

Henry Lehman-ekin hasiko da, ganadu-merkatari judu baten seme zaharrenarekin; 1844. urtean Bavieratik irten eta AEBetara iritsi zen amerikar ametsaren bila, eta 2008an Lehman Brothers-en erorketara bitarte iritsiko da, inbertsio-banku handienetarikoarena.

Gertaera horren ondorioz, munduan finantza-krisi okerrena sortu zen, eta oraindik ere haren ondorioak jasaten ari gara.

120 pertsonaia baino gehiago agertuko dira gure begien aurrean sei musikari aktoreren eskutik, bidaia zoragarri eta dibertigarrian.

Bidaian, umorearen eta kontakizunaren bitartez, kapitalismo modernoaren eraikuntza eta deribaren etapa ezberdinak kontatuko dizkigu, tonu garratz eta ironikoarekin, eta, aldi berean, aroma pedagogiko eta kritikoarekin, publikoa ekonomiaren gorabeheretan sartuaz.

Ordutegia

Saioak

  • Urriak 20. 19:30etan
  • Urriak 21. 19:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

8,50 - 25 euro

  • Arriagako Lagunak: %25tik %35era bitarte
  • Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %25
  • Antzerkiko profesionalak: %25
  • Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako Lagunak izan ezik): %50
  • Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70
  • Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)

Teatro Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1, 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera