Lehenengo edizioaren deialdiak izandako arrakasta eta gero, Euskal Museoak tailer berri baterako deialdia ireki du arropa kontserbatzeko

Lehenengo edizioaren deialdiak izandako arrakasta eta gero, Euskal Museoak tailer berri baterako deialdia ireki du arropa kontserbatzeko
  • Noiz

    2017/12/13

  • Ordua

    19:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Zure arropa kontserbatzen ikasi nahi duzu? Euskal Museoak nola egin irakatsiko dizu, ikastaro teoriko-praktiko sinple baten bitartez.

Azaroaren 29an egingo den tailerrean plaza guztiak agortu eta gero, Prebentziozko Kontserbazioan aditua den Soledad Santisteban Villanueva izango da bigarren masterclass hau emango duena abenduaren 13an, 19:00etan, bizkaiko erakundean. Ekintza Frivolitè. XVIII. Mendeko jantziak erakuskeren inguruan kokatzen da.

Zenbatetan gertatu zaizu jantzi bat bota behar izatea, zenbait alditan garbitu ostean hondatu egin delako? 

Orain, Euskal Museoak laguntza eskainiko dizu, berriro gertatu ez dadin; doako tailer teoriko-praktiko bat egiteko aukera izango duzu, Kontserbazioan aditua den Soledad Santisteban Villanuevaren eskutik. Hitzordua abenduaren 13an izango da, 19:00etan, Euskal Museoko Kontsulatu Aretoan. Interesa duten pertsonek 94 415 54 23 telefono zenbakira deitu beharko dute, aurretiko inskripzioa egiteko. 

Oihalak kontserbatzeko ardura betidanik egon da; izan ere, erabilerak, txarto biltegiratzeak, parasitoek eta zuntzak apurka narriatzeak, epe luzera, pieza erabat hondatzea dakarte. 

Tradizioan, oihalak kontu handiz zaindu izan dira, ahalik eta denbora luzeagoan erabilgarri egon daitezen; beraz, jantziak erabili eta botatzeko ohiturak ez du zertan ohikoa izan. Antzinako praktikak berriro hartu eta egungo prozeduretara egokitzen baditugu, gure jantziak luzaroago erabili ahal izango ditugu.

Gainera, oihal-pieza ugari kontserbatzeko beharrean gaude, ondorengoko belaunaldiek euren iraganaren (familia, gizartea, historia, ikonografia...) berri izan dezaten eta euren etorkizuna eraikitzeko oinarria izan dadin.

Oraingoan, Euskal Museoak aukera ematen dizu zure arropa zaintzen ikasteko.

Ordubeteko ikastaro honek alderdi teorikoa eta alderdi praktikoa izango ditu.

Ez zaitez plazarik gabe geratu!

Ordutegia

19:00etan

Argibide gehiago

Tarifak:
Doako sarrera
Aurretiazko inskripzioa: 94 415 54 23 

Eta gainera