LaSIA. “Artea Ikerketa moduan” mintegia. Subjektuak ikerketa artistikoan duen lekua

  • Noiz

    2017/10/31(e)tik 2018/06/12(e)ra

  • Non

    Rekalde Aretoa

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Mintegi honen xedea praktika artistikoaren ikerketa-dimentsioa esploratzea da.

Arteari buruzko ikerketen ekarpenen interesa aintzatetsi arren (hala artearen historiaren ikuspegitik nola azterlan kulturaletatik egiten direnak), mintegi honen ardatza ez da toki horietan egingo eta artearen praktikaren bidez egituratzen den ikerketan finkatuko da, subjektuaren (artista ikertzailea) ekintza-tokia hartuko du eta horren esperientzia plastikan eta/edo idazkeran bilakatzeko erak bilatuko ditu.

Mintegia ez da aldez aurretiko jakintza bat transmititzeko espazio moduan antolatu,  guk geuk hori sortzeko egoeran kokatzekoa baino: testuak, objektuak, irudiak, keinuak,  desioak… zirkulazioan jartzeko tokia, ekiterakoan eta pentsatzerakoan mugimenduak sortarazteko gauzak direnak, agian, ikerketa moduan ustezko arte-formak ekoitz ditzaten.

Mintegia laSIA (EHU/UPVko Arte Ederrak) ikerketa taldeak antolatu du Rekalde Aretoarekin lankidetzan eta batez ere artista eta Artean (eta antzekoetan) titulatuta dauden  ikertzaileentzat da, eta baita doktoregaientzat ere, baldin eta horien tesietan ikerketa-prozesuan praktika artistikoa funtsezkoa bada.

Mintegia Rekalde Aretoan burutuko da  datorren ikasturtean, 2017-2018 eta hileroko maiztasuna edukiko du. Egunak honako hauek izango dira: 2017ko urriak 31, azaroak 28, eta abenduak 19, eta 2018ko urtarrilak 30, otsailak 27, martxoak 20, apirilak 24, maiatzak 29 eta ekainak 12. Beti asteartez egingo da  eta ordutegia hau izango da: 18:00-20:00 (9 saio izango dira, guztira 18 ordu).

Jarduera doakoa da.

Ordutegia

18:00etatik 20:00etara

Hileroko maiztasuna edukiko du

Egunak honako hauek izango dira: 2017ko urriak 31, azaroak 28, eta abenduak 19, eta 2018ko urtarrilak 30, otsailak 27, martxoak 20, apirilak 24, maiatzak 29 eta ekainak 12.

Argibide gehiago

Tarifak:
Doako sarrera

Izen-ematea

15 plaza eskaintzen dira eta derrigorrezkoa da inskripzioa egitea, web gune honetan aurkitu daitekeen inprimakia betez eta 2017ko urriaren 10a aurretik salarekalde@bizkaia.eus helbidera igorrita, gaian SEMINARIO LASIA jarrita.

Informazio gehiago

www.lasiaweb.com

Eta gainera