Laborategi Esperimentala Yumi Goto-ren eskutik: “Argazki-liburua objektu gisa”. Getxophoto-rekin kolaborazioa

  • Noiz

    2017/08/23(e)tik 2017/08/30(e)ra

  • Non

    Fundación BilbaoArte Fundazioa

  • Web

    Bisitatu

Laborategi Esperimentala Yumi Goto-ren eskutik: “Argazki-liburua objektu gisa”. Getxophoto-rekin kolaborazioa

Bilbao

2017ko abuztuaren 23tik 30era GetxoPhoto-rekin parte-hartzen du BilbaoArtek “Argazki-liburua objektu gisa” izeneko laborategi esperimentala antolatzeko.

Yumi Goto komisario eta Juanan Requena artistak izango dira irakasleak honetan.

Nola bihurtu argazki-proiektu bat liburu?

Yumi Goto komisario eta editore japoniarrak argazki-liburuen laborategi esperimentala emango du, lehenengo aldiz Europan, Juanan Requena artistarekin batera.

Argazki-liburu baten sorrerako etapa ezberdinak aztertuko dira, kontzeptualizaziotik hasita irudien edizioraino, diseinutik eta formatu eta neurrien aukeraketatik pasatuz.

Gainera, arreta berezia jarriko zaio narratibari, eta transmititu nahi diren ideiak komunikatzeko materialekin eta formatuekin duen harremana aztertuko da.

Parte-hartzaile bakoitzak bere argazki-liburuaren maketa batekin amaituko du laborategia.

Tailerretik irtengo diren argazki-liburuak jendaurrean aurkeztuko dira jaialdiaren irekiera-astean (abuztuak 31 eta irailak 1, 2 eta 3).

Laborategi esperimental hau argazki-liburu bihurtzeko proiektu bat prest duten argazkilariei zuzenduta dago.

Parte-hartzaileek beren ordenagailua ekarri beharko dute, Photoshop eta InDesign programekin, eta tresna horien gutxieneko ezagutza izan beharko dute.

25, 26 eta 27an parte-hartzaileek beren kabuz egin beharko dute lan.

Argibide gehiago

Tarifak: 450 €

Gehienezko partaide kopurua: 12

Hizkuntza: ingelesa (ingelesa ulertzen ez duten partehartzaileek, laguntza izango dute itzulpenarekin)

GetxoPhoto-k antolatuta, BilbaoArte Fundazioarekin eta EU Japan Fest-en parte-hartzearekin.

Eta gainera