La Traviata

La Traviata
  • Noiz

    2018/03/24

  • Ordua

    19:30etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

La Traviata lana Alexandre Dumasen Kamelien dama liburuan dago oinarrituta, eta erromantizismoaren gailurra da operaren esparruan.

Pasioak, desamodioa eta zalantzak elkartu egiten dira instrumentuen eta ahotsen apaindurekin, eta, ondorioz, obra hau lirikaren arloko lanik ospetsuenetakoa da.

Hainbat hizkuntzatara itzuli izan da, eta emanaldiak mundu osoko eszenatokirik garrantzitsuenetan eskaini dira.

1853ko martxoaren 6an estreinatu zen, Veneziako La Fenice antzokian, baina porrot hutsa izan zen, konpositoreak espero zuen moduan; izan ere, berak zalantzak zituen antzokiaren zuzendariak aukeratutako aktoreekin.

Urtebete geroago, opera hau hiriko beste areto batean ikusi ahal izan zen, San Benedetton hain justu, eta orduantxe heldu zen lan enblematiko honen benetako arrakasta.

Ordutegia

19:30etan

Argibide gehiago

Tarifak:
58,00 € - 60,00 €
Iraupena: 165 min.

Eta gainera