La Familia Addams - El Musical. Addams familia, Broadwayko komedia musikala

La Familia Addams - El Musical. Addams familia, Broadwayko komedia musikala
  • Noiz

    2018/08/14(e)tik 2018/09/02(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Addams familiaren munduan, triste egotea zoriontsu egotea da, zentzugabea zentzuduna da, mina sentitzea poza sentitzea da, arduragabekeria zuhurtzia da, eta heriotza eta sufrimendua euren ametsen oinarria dira.

Hala ere, familia bitxi hau guraso ororentzako amesgaizto beldurgarrienetako (eta ohikoenetako) bati aurre egiteko zorian dago: seme-alabak nagusitzen ari dira.

Hainbat urtez, Gómez eta Morticia Addams balioei eusten saiatu dira, izan ere, berezi eta paregabeak dira; baina harmonia horretan bizitzen jarraitu nahi duten arren, ezustekoren bat gertatuko da: Wednesday, euren alaba makabro eta maitea, Lucas Beinekerekin maitemindu da; azken hori Ohioko familia “arrunt” eta errespetagarri bateko mutil gozo, adeitsu eta argia da.

Inor ez dago oso konforme bikote honekin, baina, gauzak are gehiago okertzeko, Wednesdayk afaltzera gonbidatu du Beineke.

Ongi etorri gau negargarri, fatidiko eta irrigarri batera Addamstarrenean.

Sekreturik ezkutuenak azaleratu egingo dira, harremanak, maitasunak eta laguntasunak zorrotz aztertuko dira, eta Addams familia osoak, arbasoak barne, aurre egin beharko dio hainbat belaunalditan saihestea lortu duen gauza bakar eta izugarriari: aldaketa.

Argibide gehiago

Tarifak: 25,00 € - 55,00 €
Iraupena: 2 h. 30 min.

Eta gainera