La Encartada Museo-Fabrikak bere hamar urteak ospatuko ditu 2017

  • Noiz

    2017/11/04

  • Ordua

    12:00etan eta 17:30etan.

  • Noiz

    2017/11/11

  • Ordua

    12:00etan, 12:30etan, 13:00etan eta 13:30 etan.

  • Noiz

    2017/11/18

  • Ordua

    12:00etan, 13:00etan 16:30etan eta 17:30etan.

  • Noiz

    2017/11/25

  • Ordua

    9:30tik 15:00etara.

Enkarterriak

La Encartada Fabrika Museoa erakusketak eta tailerrak antolatzen ditu azaroko larunbat guztietan:

  • Azaroaren 4an, 12:00etan, Meritxell Pinoren eskutik, artilea modu tradizionalean lantzeko eta iruteko erakusketa interaktiboa izango da, goru, txarrantxa, astalketari, harilkatzeko makina eta abarrekin. Ordubete eta laurdenean, zenbait ehun-gai, artile-mota, tindu natural… ezagutu eta antzeman ahal izango ditugu. 8-10 urtetik aurrerako ikusleentzako tailer egokia izango da. Prezioa: 3 € pertsonako; 12 urtetik beherakoentzat, doan.
  • Azaroaren 11n, 12:00etatik aurrera eta 30/40 minutuko saioetan, martxan ikusi ahal izango dugu fabrikako tailer mekanikoa, Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartearen kidea eta Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoan (Gallarta) eta Bilboko Itsas Museoan boluntario gogotsua den Mikel Martínez Vitoresen eskutik. Prezioa: 3 € pertsonako; 12 urtetik beherakoentzat, doan.
  • Azaroaren 18an, lau saiotan (2 goizez eta beste 2 arratsaldez), martxan ikusi ahal izango dugu ‘Jacquard’ ehungailua, eta ehuntzearen erakusketa horretan, aldi berean, Laurentino de Cabok tresna berezi horri buruzko azalpen guztiak emango dizkigu. Prezioa: 3 € pertsonako; 12 urtetik beherakoentzat, doan.
  • Azaroaren 25ean, ziri-parpailaren hastapeneko ikastarora joateko aukera izango dugu, Marimar de Santiagoren eta Conchi de Pradoren eskutik. Goizeko 9:30etatik arratsaldeko 15:00etara arte, tailer xume honek ehungintzarako arte tradizional honen oinarrizko kontzeptuak ikasteko eta, ikasitakoaren emaitza gisa, paparreko orratza geuk bertan egiteko aukera izango dugu. Goiz erdirantz, kafea hartzeko atsedenaldia izango da, indarrak sendotze aldera. Prezioa: 10 € pertsonako (14 urtetik aurrerako ikastaroa izango da; prezioaren barruan sartzen dira bai materialak eta bai kafea/pintxoa ere).

Ordutegia

  • Azaroaren 4an, 12:00etan eta 17:30etan.
  • Azaroaren 11an, 12:00etan, 12:30etan, 13:00etan eta 13:30 etan.
  • Azaroaren 18an, 12:00etan, 13:00etan 16:30etan eta 17:30etan.
  • Azaroaren 25an, 9:30tik 15:00etara.

Jardueren gaineko informazio guztia eskura dago www.bizkaikoa.bizkaia.eus/laencartada webgunean. Edo 946800778 telefonora deitu daiteke, baita mezu elektronikoa bidali ere  LaEncartada@bizkaia.eus helbidera.

Eta gainera