La casa de la llave / Giltzadun etxea

  • Noiz

    2017/10/31(e)tik 2017/11/01(e)ra

  • Non

    Teatro Arriaga Antzokia

  • Web

    Bisitatu

Maia, 12 urte

Bilbao

Gizarte langileek “bizitzaren argazkietan” emakumeentzako bi aterpetxeen egunerokotasuna biluzten dute.

“lan berriko
nire lehengo egunean
hainbat giltza lepotik zintzilikatu dizkidate
eta bakarrik utzi naute
sei emakume atxilotuta ditu
seme-alabekin
ez da kartzela
nire lana euren maitaleek
gehiegi ez maitatzea zaintzea da”.

(Egilearen aipamena Mada Alderete poemen liburuari buruz, gizarte hezitzailea, kazetaria eta sexologoa)

Inoiz egin ez den antzezlan honetan, hiru aktoresek, gizarte langileen larrutan eta barrunbetan, “bizitza argazkien” bidez, indarkeriaren biktima diren emakumeentzako bi aterpetxeen egunerokotasuna biluzten dute – Larrialdietarako Etxe bat eta Harrera Etxe bat-. Mada Alderete, poema-bilduma gogor honen egilea, bertan lan egin zuen zazpi urtez, hezitzaile gisa.

Soinu-banda landuak, zuzenean, Ainara LeGardon bezalako sortzaile eta musikari iradokitzailea eta inkonformista batena, eta Maialen Sarasuaren irudi zehatzek –eta zoragarriek- bat ez datorren ikuskizun hau borobiltzen dute. Horrek, amore eman gabe, egi penagarri bat erakusgai jartzen digu, hobeto ulertzeko eta berrinterpretatzeko, non, bere egileak dion bezala, erabiltzen dituen izen propioak bertako gezur bakarra diren.

Ordutegia

Saioak

  • Urrian. Euskeraz
    Urriak 31. 11:00etan  (taldeak) eta 20:00etan
  • Azaroa. Gaztelaniaz
    Azaroak 1. 20:00etan

Argibide gehiago

Tarifak
13 euro

Antzezlana bi bertsiotan eskainiko da: euskaraz eta gazteleraz.

Estreinaldia Arriaga Antzokia.

La casa de la llave - Giltzadun etxea. Marrazkia: Maia, 12 urte

Eta gainera