La cantante calva

  • Noiz

    2017/12/06(e)tik 2017/12/09(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Absurduaren komedia handi bat, XX. Mendeko antzezlan gorena bilakatu dena.

Badira ia 70 urte estreinatu zela Abeslari burusoila. Garai hartan bere egilea ezezaguna zen, eta ez zitzaion gustatzen antzerkia. Egile hori Eugène Ionesco berbera zen, eta antzezlana, XX. mendeko antzerkiaren lan handienetako bat eta absurdu antzerkia deitu izan denaren adierazpen enblematikoenetakoa. Komedia handi bat, bere baitan tragedia handi bat txertatua daukana.

Ionescok esan zuenez: 1948an, Abeslari burusoila idatzi aurretik, ez neukan batere asmorik antzerkigile izateko. Ingelesa ikasi besterik ez nuen nahi, eta frantses-ingeles elkarrizketen eskuliburu bat erosi nuen, baina ez nuen ikasi ingelesez, bai ordea egia ugari: asteak zazpi egun dituela, lurra behean dagoela eta sabaia goian, eta abar. Errebelazio bat izan nuen.

Eskuliburu hartan aurkitutako egiak antzerkiaren bidez zabaldu behar nituen. Halaxe idatzi nuen Abeslari burusoila, hala deitua lan osoan ez delako agertzen ezein abeslari, ez burusoilik ez iletsurik.

Ordutegia

Saioak

  • Abenduak 6, 7 eta 8. 20:00etan
  • Abenduak 9. 18:00etan eta 21:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

  • 8,50 - 25 euro /beherapenak
  • Arriagako lagunek: %25 gehienez

Eta gainera