Kontzertuak. Joaquín Achúcarro. Una noche con el maestro

Kontzertuak. Joaquín Achúcarro. Una noche con el maestro
  • Noiz

    2018/01/27

  • Ordua

    20:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Debussy, Ravel eta Arriaga Maisuaren eskuetan.

Joaquín Achúcarro Bilboko piano-jole handia, nazioarteko proiekzio handieneko gure musikarietako bat, Arriaga Antzokira dator berriro XIX. mendeko musika inpresionistaren figura garrantzitsuenetako biri eskainitako kontzertu batekin: Claude Debussy eta Maurice Ravel.

Bestalde, Joaquín Achúcarrok keinu bat egingo dio gure antzokiari, eta Juan Crisóstomo de Arriagaren konposaketa bat joko du, bere emanaldiak bat egingo baitu musikaria jaio zeneko 211. urteurrenarekin. Aukera paregabea inondik ere Achúcarro maisuaren eskuen distira musikalaz gozatzeko. “Diapason” aldizkari frantsesak bere izena sartu zuen “Garai Guztietako Ehun Piano Grabaketa Ederrenen Zerrendan”, eta ohore hori partekatzen du pianoaren beste legenda handi batzuekin, hala nola, Rubinstein, Rachmaninoff, Horowitz, Cortot, Gould, Arrau, Richter, Brendel, Argerich, Zimerman eta Pollini-rekin.

Ordutegia

20:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

  • 10,50 - 35 euro /beherapenak
  • Arriagako lagunek: %25etik %35era

BBK-k babestutako Steinway isats-pianoa.

Eta gainera