Kirola Biziz

  • Noiz

    2018/11/07(e)tik 2018/11/08(e)ra

Egin zure erreserba

Eman izena

Bilbao

Kirola Biziz doako jardunaldia da, gazteei, kirolaren arloko profesionalei eta sektore horretan lan egiten duten erakundeei zuzendutakoa. Jardunaldian, kirolaren sektoreko aukera profesionalen berri jakin ahal izango da.

Foroa hiru espaziotan antolatuko da: gune batean, enpresen azoka egingo da; ABOUT US deritzon gunean, enpresek beren buruak aurkeztuko dituzte; hirugarren gunean, parte-hartzaileei erronkak proposatuko dizkiete Forum Sport, Grupo Campus deportivo, Kimet sport eta Custom4 enpresek, autoenpleguaren eta berrikuntzaren ikuspegitik. Gainera, aukera berriak sortzea aztertuko da gai hauetan, besteak beste: kirolaren arloko profesionalei buruzko lege berria, emakumearen eta enpleguaren arloko kirol-politikak, berrikuntza kirolari aplikatuta, eta kirolaren arloko autoenplegua.

Ekitaldia Deustuko Unibertsitatean eta EHUren Bilboko campusean egingo da.

Eman izena eta etorri Kirola Biziz jardunaldira!

Argibide gehiago

Programa ikusi

Deustuko Unibertsitatea. Unibertsitate Etorb., 24, 48007 Bilbo, Bizkaia

Eta gainera