Kirol arloko Lanbideei buruzko Lege Proiektuaren inguruko jardunaldia (Gaztelaniaz)

Kirol arloko Lanbideei buruzko Lege Proiektuaren inguruko jardunaldia (Gaztelaniaz)
  • Noiz

    2018/01/31

  • Ordua

    18:00etatik 20:00etara.

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Joan zen azaroaren 7an, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak “Euskal Autonomia Erkidegoan kirol-arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko Lege proiektua” onartu zuen. Hurrengo urratsa da Eusko Legebiltzarrean talde politikoek eztabaidatzea eta onartzea, aurrera egiten baldin badu.

Araudi horren helburua da kirol-arloko lanbide jakin batzuetan (Gorputz Hezkuntzako irakasleak, kirol-monitoreak, entrenatzaileak eta kirol-zuzendariak) jarduteko oinarrizko alderdiak antolatzea, lanbide horietan sartzeko zer kualifikazio behar den zehaztea eta lanbide bakoitzari bere jardun-eremu orokorra esleitzea. 

Euskal Autonomia Erkidegoan 20.000 bat pertsonak dihardute aipatutako lau lanbide horietakoren batean. Kirolaren eremu guztietan piztu den interesa ikusirik, Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiekin elkarlanean, informazio-saio batzuk antolatu ditu, lege-proiektuaren ezaugarri nagusiak azaltzeko eta kirol-arloko agenteek gaiaren inguruan izan ditzaketen zalantzak argitzeko.

Edukiak
Aurrekariak.
Legearen zioak. 
Ezaugarri orokorrak. 
Kualifikazio-eskakizunak (titulazioak). 
Trantsizioa / Legearen aplikazio progresiboa. 
Lege-proiektuaren egungo egoera. Epeak. 
Zalantzak eta galderak.

Hizlariak
Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria. Juantxo Landaberea (Otsailaren 2ko saioan izan ezik) Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren aholkularia, legea prestatzearen arduraduna.
Joseba Bujanda Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako teknikaria.

Ordutegia

18:00etatik 20:00etara.

Argibide gehiago

Tarifak:
Doako sarrera

Hizkuntza: erderaz

Izena emateko azken eguna: jarduera izan baino bi egun lehengo

Izena emateko
Kiroleskolaren webean: Egizu klik esteka honetan eta jarraibideak bete
http://apps.euskadi.eus/r46-keex/eu/q92aWebAppWar/q92aAppInitServlet.do?q92aIdioma=2&q92aAction=Matri

Informazio gehiago
http://www.kultura.ejgv.euskadi.eus/r46-5375/es/contenidos/evento/evd_oferta_formatva/es_9240/adjuntos/2018-JA-0M-BS-OR-KE-02-Informazioa.pdf

Antolatzaileak
Kiroleskola
 
http://apps.euskadi.eus/r46-kirolesk/eu/q92aWebAppWar/q92aAppInitServlet.do?q92aIdioma=2&q92aAction=Destacadas

Eusko Jaurlaritza 
http://www.euskadi.eus/hasiera/

Laguntzaileak:
BFA/DFB 

http://web.bizkaia.eus/eu

Arabako Foru Aldundia 
http://www.araba.eus/cs/Satellite?language=eu_ES&pagename=DiputacionAlava%2FPage%2FDPA_home

Gipuzkoako Foru Aldundia 
https://www.gipuzkoa.eus/eu/hasiera

Getxo Kirolak
https://www.getxo.eus/eu/getxo-kirolak

Eta gainera