Juan Muñoz. Hanging Figures

  • Noiz

    2018/10/23(e)tik 2019/06/02(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Aurtengo bigarren hitzorduan, Obra Gonbidatua programak, Banco Santander Fundazioak babestua, Juan Muñozen (Madril, 1953-Eivissa, 2001) ibilbidean adierazgarri den obra bat aurkeztu du; Muñoz XX. mendearen azken hiru hamarkadetako nazioarteko eskulturaren berritzaileetako bat da, adituen ustez.

Hanging Figures da obraren izenburua, eta 1997ko data du; museoko antzinako hallean ikusgai geratuko da 2009ko ekainaren 2ra arte.
Bi giza figurak osatzen dute (160 x 70 x 50 cm-koa haietako bakoitza), erretxinan eginak, bakoitza bere ezaugarriekin eta bere jantziekin. Jarrera artifiziotsuan daude, biak ia-ia jarrera berean, beren ahoetatik irteten diren soketatik zintzilik sabaitik 4,5 metrora.

Bata bestetik gertu dauden arren, bien arteko komunikaziorik ezak bakardadea eta arroztasuna transmititzen dizkio ikusleari. Grisean egindako azken ukitu monokromoak areagotu egiten ditu sentsazio horiek, eta pertsonaien izaera anonimoa nabarmentzen du.

Piezaren jatorrian, Juan Muñozek giza figuraren adierazpen zehaztugabe eta transzendentearen inguruan daukan funtsezko interesa dago, kasu honetan figurazio bikoitz batean gauzatua, zeinean tamainak, erreala baino pixka bat txikiagoa, objektu artistikoa hura ikusten duenarengandik urruntzen laguntzen duen.

Artistak 1997an hasita egindako zintzilikatutako obra-multzo baten barruan kokatzen da Hanging Figures, eta urte horretan egina da. Saileko beste pieza batzuetan bezala, Muñozek erabat eraldatzen du eskulturari behatzeko ohiko modua, ikuslearen ikuspuntua errotik aldatuta.

Aldi berean, obraren hiru dimentsioko izaera nabarmentzen du, zeinak bizitasunez jokatzen duen erakusten deneko espazioarekin. Eskulturak hura erakusten den lekuarekin duen harremanari buruzko kezka hori da artistaren lanaren betiko beste ezaugarri bat.

Ideia horretatik abiatuta, obra museoaren antzinako eraikin berriztatuko hallean muntatu da. Ez da kasualitatez hautatua leku hori: eraikinaren garapenean duen kokapen zentralak, errepertorio arkitektoniko neoklasikoaren berezitasunak eta espazio hau argiztatzen duen argiztapen natural, zenital eta albokoak ezuste eta nahasketa efektua eragiten duen atmosfera eszenikoa sortzen dute.

Hanging Figures ikuslearen bila irteten da.

Figuren jarrerak, goian eta zintzilik, bista sabairantz altxatzera behartzen du, horrekin bertikaltasunaren ideia txertatuz eta ezohiko behatze dinamikoa eraginez: bista altxatu, obrari halletik beretik begiratzen badio; perspektiba ugaritarako sarbidea izan, eskaileraren erritmoari jarraituz gero; obraren aurrez aurrez kokatu, leihateko eskailburutik behatzen bada; eta, azkenik, ikuspuntua aldatu, goitik begiratzen bazaio, eskaileraren amaieratik.

Gainera, piezak figura bizigabeak poliki-poliki beren ardatzean birarazten dituen motor bat dauka, eta horrek eskulturaren berezko estatismoa hausten du eta ikuspena egonkorra ez izatea eragiten du.

Azken batean, Hanging Figures obrak Juan Muñozen kezka eta interes artistiko nagusiak erakusten ditu modu frogagarrian. Museoaren antzinako eraikinaren espazio historizistan kokatu izanak ikusleari dei egiten dio zuzenean, aldi berean haren bizitasun adierazkorra biderkatuz.

Muntaketa prozesu osoan funtsezkoak izan dira Cristina Iglesias eskultorearen (Donostia, 1956) lankidetza eta hark Juan Muñozen obraz duen ezagutza sakona.

Ordutegia

Zabalik

  • Asteazkenetik astelehenera, 10:00etatik 20:00etara
  • Abenduaren 24 eta 31n, 10:00etatik 14:00etara. (Asteartea ez ezik, ohiko itxiera-eguna)

Itxita

  • Astearteetan (ezohiko egunetan izan ezik)
  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an

Itxi baino 15 minutu lehenago hasten gara aretoak husten, eta ez da sarrera gehiago saltzen.

Doako ordutegia, Bilduma Iraunkorrerako
Egunero, 18:00etatik 20:00etara.

Argibide gehiago

Tarifak

  • Orokorra 10,00 €

  • Murriztua

    • 65 urtetik gorakoak 8,00 €
    • 15 pertsonatik gorako taldeak 8,00 €
    • Guggenheim, Artium eta Euskal Museoaren Lagunak 5,00 €
    • Familia ugarientzat 5,00 €
  • Doan

    • Museoaren Lagunak
    • ICOM
    • 25 urtetik beherakoak
    • Akreditatutako gidariak, irakasleak eta kazetariak
    • Desgaitasuna duen pertsonak (pertsona baten laguntza behar badute bisita egiteko, pertsona horri tarifa murriztua aplikatuko zaio)
    • Langabeak

    Doako sarrerak txarteldegian soilik eskuratu daitezke.

  • Artean Bonoa
    Sarrera bateratua, Guggenheim Museora eta Bilboko Arte Ederren Museora sartzeko 16,00 €
    Bi museoko txartel lehiatilan soilik eskuratu daiteke.

Audiogida

  • Bilduma iraunkorra: sarreraren prezioan sartuta, doako sarreren kasuan izan ezik (3 €). Eskuragarri euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Museoaren bildumatik hautatutako maisulanei buruzko azalpenak 3,00 €

  • Aldi baterako erakusketa: Erakusketa hobeto ezagutzeko eta berarekin gehiago gozatzeko baliabide didaktiko gisa, publiko orokorrari zuzendutako audiogida prestatu da, azaldutako 19 artelanen hautaketaren bitartez. Modu horretan, gutxi gorabehera, 40 minutuko iraupena duen ibilbide zabala egin daiteke bilduma osotik. Museoko txartel-leihatilan dago eskuragarri, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez 3,00 €

  • Umeentzako ibilbidea: 5 eta 10 urte bitarteko umeentzat gomendatua. Eskuragarri euskaraz eta gaztelaniaz. Museoaren bildumako artelanetan oinarritutako 10 kontakizun entretenigarr

    Info gehiago
    http://www.museobilbao.com/eu/educacion.php
    Doan

Audiogida guztiak doakoak dira Museoaren Lagunentzat. Baina, betiere, libre egon behar dira.

Proiekzioak
FILMOTECA VASCA - EUSKADIKO FILMATEGIA:

  • Orokorra 3,50 €
  • Museoaren Lagunak 2,00 €
  • 25 urtetik beherakoak Doan

Hall Mogrobejo

Bilboko Arte Ederren Museoa / Museo de Bellas Artes de Bilbao. Museo plaza, 2. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera