2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Komentu-Bazterrak 1. San Agustindik Enkarnaziora.

2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Komentu-Bazterrak 1. San Agustindik Enkarnaziora.
  • Noiz

    2017/10/17(e)tik 2017/10/24(e)ra

  • Ordua

    17:00etan.

Bilbao

Ibilbide gidatua.

Bilboko Alde Zaharrean dagoen espazio eskasak komentuen kokapena baldintzatu zuenez, hirigunearen inguruetara lekualdatu behar izan ziren. Batzuk desagertu, eta beste batzuk tokialdatu egin ziren, eta, horrela, hiri-garapenerako aukera berriak zabaldu ziren. Bi ibilaldi gidatu osagarriren bidez izango dugu haien jatorriaren eta bilakaeraren berri. Lehenengoa San Agustin komentuaren antzinako orubetik (udaletxea dagoen tokia) Enkarnazio komenturaino izango da. Itxaropen, Santa Monika, Gurutze eta Mesedeetako komentuetatik pasatuko gara.

 

 

Ordutegia

Hizkuntza: Euskara/gaztelania.

Elkargunea: Bilboko Udalaren harmailadia.

Antolatzailea: Eleiz Museoa.

Informazioa eta erreserbak:
944 320 125.

Lekuak mugatuak dira.

Argibide gehiago

Astearteetan, hilak 17 (euskaraz) eta 24 (gaztelaniaz), 17:00etan.

Eta gainera