2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Deiadar mendiak

Sollube
  • Noiz

    2017/10/22

  • Ordua

    09:00etatik aurrera.

Busturialdea

Mendiko ibilaldia.

Ibilbide bikain honek Bizkaiko paisaia sinbolikoetako batera eramango gaitu: Sollubeko gailurrera. Tradizioaren arabera, antzina Kolitza, Gorbeia, Ganekogorta, Oiz eta Sollube mendietako gailurretik adarra joz iragartzen ziren batzar nagusiak. Deia lau haizeetara egiten zen, eta, horri erantzunez, bizkaitarren ordezkariak Gernikako haritzaren azpian biltzen ziren. Arrietako plazatik abiatuta, Sollubera joango gara eta, handik, bizkaitarrei berriro deituko diegu, adarra berriro joz.

Ordutegia

09:00etatik aurrera.

Argibide gehiago

Hizkuntza: Euskara.

Elkargunea: Arrietako plaza.

Antolatzailea: Arrietako Udala.

Informazioa eta erreserbak: 946 153 065.
udala.arrieta@bizkaia.org 

Lekuak mugatuak dira.

Oharra: oinetako egokiak (mendiko botak) eramatea gomendatzen da.

Eta gainera