2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Meatze-trenbideak eta Enkarterriko paisaiaren eraldaketa.

Meatze-trenbideak eta Enkarterriko paisaiaren eraldaketa.
  • Noiz

    2017/10/22(e)tik

  • Ordua

    11:00etatik 14:00etara.

Enkarterriak

Jarduera honek Enkarterri eskualdea zeharkatzen zuten eta gaur bide berde bihurtu diren meatze-trenen trazaduran zehar eramango gaitu. Hasteko, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa bisitatuko dugu eta, gero, Balastera auzotik trenbide zaharrera helduko gara.

Ibilbidean zehar, meatze-jardueraren aztarnak aurkituko ditugu, adibidez, El Once karga-habea; horren bidez, burdina-minerala Urallagako goialdetik jaitsarazten zen. Gainera, El Sobaco tunel enblematikoa, 200 metro luze dena, zeharkatu ahalko dugu.

Ordutegia

11:00etatik 14:00etara.

Argibide gehiago

  • Hizkuntza: Gaztelania.
  • Elkargunea: Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa.
  • Antolatzailea: ADR Enkarterrialde, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa eta Abanto-Zierbenako Udala.
  • Informazioa eta erreserbak: Lineako inprimakia: www.enkarterrialde.eus 
    618 709 940
  • Lekuak mugatuak dira.

Eta gainera