2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Kostaldeko Getxo.

2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Kostaldeko Getxo.
  • Noiz

    2017/10/17

  • Ordua

    18:00etatik 20:30era.

  • Web

    Bisitatu

Eskuinaldea

Oinezko ibilbide gidatua.

Gure herriko beste aurpegi bat ezagutzeko aukera: Algorta sorrarazi zuen marinel- eta arrantza-kokapena. Bizitza itsasora begira eman dutenek sortutako eraikinak eta erakundeak aurkituko ditugu. Paseatuz, antzinako baserrien berri izango dugu eta egungo ohitura eta bizimoduekin erkatuko ditugu. Era berean, Getxoko alde horretako geologian, floran eta faunan arreta jarri ahalko dugu, baita arkitekturan eta itsasadarra babesten zuten eraikuntza militarretan ere, nola ez. Eta hori guztia, gure toponimia oparoaz aberastuta.

 

Ordutegia

18:00etatik 20:30era.

Argibide gehiago

Hizkuntza: Euskara.

Elkargunea: Etxetxu (Portu Zaharra).

Antolatzailea: Euskara Zerbitzua (Getxoko Udala) eta Bizarra Lepoan Elkartea.

Informazioa eta erreserbak: 688 635 350 (bulego-orduak).
getxo.toponimia@gmail.com 
www.bizarralepoan.eus 
www.getxokotoponimia.blogariak.net 
 
Lekuak mugatuak dira.

Eta gainera