2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Derio, paisaia eta garapena.

2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Derio, paisaia eta garapena.
  • Noiz

    2017/10/28

  • Ordua

    10:00etan.

Mungialdea eta Txorierria

Oinezko ibilbide gidatua.

Kultur Birikan hasiko dugu paisaia-ibilbidea; handik, Ganbeko hariztira joko dugu: hariztia hiri-eremu batean dago, eta balio ekologiko handia du. Hurrengo geldialdia San Kristobal elizan izango da. Jarraian, hiri-ortuak eta Derioko apaiztegia ikusiko ditugu. Ekialdeko isurialdean barneratuko gara eta Kaltzekoerrota errota bisitatuko dugu, beste garai bateko aztarna; gero, Aldundiaren Abeletxea, gaur egun Aberekin enpresaren egoitza dena; eta, amaitzeko, Uribe parkea bisitatuko dugu eta Kultur Birikara itzuli.

Ordutegia

10:00etan.

Argibide gehiago

  • Hizkuntza: Gaztelania.
  • Elkargunea: Kultur Birika (Anboto 5).
  • Antolatzailea: Derioko Udala.
  • Informazioa eta erreserbak: 944 659 714. 
    kulturbirika@deriokoudala.net

Eta gainera