Joglars: Zenit. La realidad a su medida

  • Noiz

    2017/12/21(e)tik 2017/12/23(e)ra

  • Ordua

    20:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Begirada satiriko bat hedabideei… eta geure buruari.

Els Joglars taldeak hedabideetara itzultzen du bere begirada. Duela aspaldi zizel edo luma batekin hasi zen jarduera, denboraren buruan arrakasta- eta botere-goseak mugiarazitako makina asezin bat bihurtu da, teknologia berrien garaian bere ekoizpena biderkatu duena.

Gizarteari funtsezko informazioa helarazteko beharretik sortu zen kazetaritza, baina orain jendea entretenitzeko negozio bat bihurtu da, gehiago interesatzen zaiona merkatu kuotak lortzea gertakariak modu objektiboan kontatzea baino.

Satiraren bitartez, Zenit lanak bi gogoeta eginarazten dizkigu hedabideek eta haien kontsumitzaileek daukaten erantzukizunaz eta kazetaritza mota batek hartu duen okerreko bideaz, eta gogorazten digu funtsezko lanbidea dela demokrazia batentzat.

Ordutegia

Saioak

20:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

  • 8,50 - 24 euro /beherapenak
  • Arriagako lagunek: %25 gehienez

Eta gainera