Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz

  • Noiz

    2018/06/29(e)tik 2018/11/11(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Joana Vasconcelos azken hamarkadako artista esanguratsuenetako bat da askoren ustez, eta eskultura eta instalazioarekin egiten du lan.

2005ko Veneziako Bienalean egin zen nazioartean ezaguna, bertan aurkeztu zuen Emaztegaia (A noiva) lanarekin, eta 2012an Versaillesko jauregian erakutsi zituen bere sorkuntzetako batzuk, jauregi barrokoan bere lana erakusten zuen lehen emakumea bilakatuz.

Vasconcelosen lanak—konplexutasun tekniko handikoak batzuk— mugitu egiten dira, soinua daukate eta argiztatu egiten dira; Lisboako bere estudioan gorpuzten ditu, kolaboratzaile ugarirekin elkarlanean.

Lan horiek gauzatzeko, eguneroko bizitzako material desberdinak erabiltzen ditu Joana Vasconcelosek: etxetresna elektrikoak, lauzak, ehunak, herri-zeramika, botilak, medikamentuak, pixalekuak, dutxak, sukaldeko tresnak, kotxeak edo plastikozko mahai-tresnak, esaterako.

Irudi harrigarri, ludiko eta zuzenak eraikitzen ditu objektu horien bitartez, gizarte kontsumista, postkolonial eta globalizatuei lotutako gai soziopolitikoei erreferentzia egiten dietenak, migrazioak edo genero-indarkeria bezalako gaiak landuz.

Umore-sena dago beti bere lanetan, esanahi ireki eta ez dogmatikoak aditzera emanez gainera; hala, eta obrak interpretatu eta ikuskatzeko ikuslearen partaidetza eskatzen duenez, 1990eko hamarkada amaieran sortutako erlazio-estetiketara gerturatzen da.

Kanpo-erreferentzia ugarirekin, Louise Bourgeois artistatik hasita herri-kulturaraino, urregintzatik modara igarota, artisautzatik ingeniaritza aurreratuenera, identitatearen gaia da bere obrako gairik nagusienetako bat; identitatea bere dimentsio guztietan, emakume, artista portugaldar eta aldi berean europar izatearen kondizioaz hausnarketa eginez.

Komisarioka: Petra Joos eta Enrique Juncosa

Ordutegia

Asteartetik igandera:
10:00etatik 20:00etara 

Astelehenetan: itxita, uztail eta abuztuan izan ezik

Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita

Abenduaren 24an eta abenduaren 31n museoak 17:00etan ixten du.

Argibide gehiago

Tarifak

Museoaren tarifak programazio artistikoaren eta bisitariaren profilaren arabera aldakorrak dira.

Sarrerak jardunaldi guztian zehar museoaz gozatzeko aukera ematen du, beraz, irten eta berriz sartzeko aukera dago.

Sarreren aldez aurretiko salmenta: www.guggenheim-bilbao.es online ticketak aukeran.

Eta gainera