Javier Téllez. Itzal-antzerkia

  • Noiz

    2018/07/12(e)tik 2018/11/18(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Gure arrazionaltasun-kanonei aurre egiten dieten errealitateen bozgorailu izateko asmoa du Javier Téllezen (Valentzia, Venezuela, 1969) lanak; izan ere, bere lanen ekoizpen-prozesuetan baztertutako talde eta komunitateak sartzen ditu beti, errefuxiatuak, desgaitasuna duten pertsonak edo paziente psikiatrikoak esaterako.

Itzal-antzerkia 35 mm-ko film zuri-beltz eta mutua da, non aktoreen itzal proiektatuak diren funtsezko osagarria.

Suitzan egin zen filma, hainbat herrialdetako errefuxiatuekin elkarlanean: filmean antzezpen-lanak egiteaz gain, gidoiaren idazketan ere kolaboratu dute.

Antzerki-generoaz eta genero protozinematografikoaz baliatzen da Itzal-antzerkia, erbestealdi- eta migrazio-historiak eszenaratzeko, halakoak bizi izan dituztenen ahotik.

Beren kontakizun isilean, hizkuntzaren mugak saihesten dituzte errefuxiatuek, beraien bizi-ibilbide latzeko eszenak kontatu eta berreraikitzeko, modu literalean batzuetan, lirikoan bestetan, eta metaforikoan beste hainbatetan.

Keinu bidezko kontaketa laburrek Mendebaldekoak ez diren komunitate eta tradizioetako mito herrikoi komunen ahozko transmisio- eta elaborazio-formak dakarzkigute gogora.

Kontaketen harira, hala ere, aktoreekin interakzioan agertzen den elementu disruptibo bat nabarmentzen da: Alberto Giacometti-ren Eskua (1947) eskultura. Indarrez sartzen da lan hori zenbait eszenatan, eta, ikuslearen harridurarako, aktoreen presentziaren aurrean labaindu eta erreakzionatu egiten du.

Espazioetako batzuk inbadituz batzuetan, eta beste batzuetan babesa hartuz, narrazio-agente gisa balio du Eskua lanak, aldi berean ikuslearengan itzal-antzerkian ohikoa den sinesgogortasunaren etendura aldatzen duen bitartean.

Komisarioa: Manuel Cirauqui

Ordutegia

  • Asteartetik igandera:
    10:00etatik 20:00etara
  • Astelehenetan: itxita, uztail eta abuztuan izan ezik
  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita
  • Abenduaren 24an eta abenduaren 31n museoak 17:00etan ixten du.

Argibide gehiago

Tarifak

Museoaren tarifak programazio artistikoaren eta bisitariaren profilaren arabera aldakorrak dira.

Sarrerak jardunaldi guztian zehar museoaz gozatzeko aukera ematen du, beraz, irten eta berriz sartzeko aukera dago.

Sarreren aldez aurretiko salmenta: www.guggenheim-bilbao.es online ticketak aukeran.

Guggenheim Bilbao Museoa.. Abandoibarra etorbidea, 2. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera