Izaro

Izaro
  • Noiz

    2018/03/08

  • Ordua

    20:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Euskal kantuaren figura berri zirraragarriena arriagako oholtza gainean.

Disko bat dauka merkatuan, “Om”, 2016an bilduma onenen zerrendetan sartu zena, baina jendaurrean, hots, bere kontzertuetan bihurtu da Izaro euskal eszenako fi gura zirraragarrienetako bat.

Kantu hunkigarrien bitartez, Mallabiako kantagile gazteak (1993an jaioa) ados jarri ditu kritika eta publikoa. Bere musikak eztitasuna, sentsibilitatea eta karga poetiko izugarria transmititzen ditu.

Dagoeneko bidean dela hain berantetsia dugun bere bigarren diskoa, “Eason”, Izarok jauzi egingo du Arriaga Antzokiko eszenatokira, gau berezia izango delarik berarentzat eta aukera paregabea publikoarentzat.

“Bigarren lan hau lehenengoa baino kontzienteagoa da zentzu askotan: banekien bigarren hau etortzea nahi nuela, banekien norekin egin, nola, nondik eraman nahi nuen eta banekien zertarako.

Baina lehenengo lan hartan bezala ez nekien nora, eta utziko diot denborari azken hori erabakitzen.

Aurkitze bat kontatu nahi izan dut disko honetan, nire buruaren aurkitzea. Batzuk askotan aurkitzen dute norbera, modu askotara eta leku askotan; beste batzuk ez dira inoiz aurkitzen.

Askotan, alde egiten dugu beste herri eta hiri batzuetara aukera berriak aurkitzeko asmoz, konturatu gabe, akaso, gure burua aurkitzera goazela.

Ni behin baino gehiagotan aurkitu naizen arren, bereziki presente daukat Donostian aurkitu naizenekoa.

Disko honetan bildu dut aurkitze hori, galduta zaudela konturatzetik zoriontasunera.

Sosegua eta perspektiba.

Nahiko nuke lan honekin entzule bakoitza bere aurkitze propioekin konektatzea”.

Izaro

Ordutegia

20:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

  • 7 - 16 euro /beherapenak
  • Arriagako lagunek: %25

Iarupena: Ordu 1 eta 30 minutu

Eta gainera