Izar-Estrella

  • Noiz

    2017/12/28(e)tik 2017/12/30(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Neskatila batek, aparteko pianojole denak, bestelako patu bati egin behar dio aurre.

Izar, sei urte eskas dituen neskato hauskorra den arren, dagoeneko ospe handiko piano-jole bihurtzeko bidean da.

Gurasoek ezarri dioten diziplina zorrotzari esker, neskatilaren trebezia maila gorenera iritsi da.

Izarrek ez du hazi nahi, pozarren bizi da bere haurtzaro distiratsuan. Baina Bizitzak, hain goraberatsu eta ezusteko izaki bihurriak, bestelako patua ekarri dio, ustegabeko labirinto emozionala. Handik aterako bada beste izar baten gidaritza beharko du; ez baina edonolako izarra, itsas-izarra baizik

Ordutegia

Saioak

  • Abenduak 28. 20:00etan
  • Abenduak 29 eta 30. 17:00etan eta 20:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

  • 7-16 euro /beherapenak
  • Gazteagoak: 8 euro
  • Arriagako lagunek: %25
  • Familiarako antzerkia
  • Ikuskizun mutua
  • Estreinaldia Arriaga Antzokian

Eta gainera