2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak. Itxina. Más que un karst.

Itxina. Más que un karst.
  • Noiz

    2017/10/21

  • Ordua

    09:00etatik 14:00etara.

Durangaldea

Oinezko ibilbide gidatua.

Gorbeiako parketxeko hezkuntza-taldeak antolatutako ibilbide gidatua, Itxinako paisaian barneratzeko eta horko forma geologikoak (lapiazak, dolinak, haitzuloak, leizeak…) ezagutzeko. Zona malkartsu horretan egon ziren antzinako ogibideen hondarrak aurkituko ditugu: ikazkinen plataformak, artzainen txabolak, baita izotza gordetzeko leizeak ere. Gainera, irudimena aske utziko dugu labirinto karstiko zoragarri horretako haitzulo garrantzitsuenetako bat, kondairez eta mitologiaz beteta baitago, ezagutzeko: Supelegor haitzuloa.

Ordutegia

09:00etatik 14:00etara.

Argibide gehiago

  • Hizkuntza: Euskara.
  • Elkargunea: Pagomakurre.
  • Antolatzailea: Gorbeia-Areatzako parketxea. Bizkaiko Foru Aldundia.
  • Informazioa eta erreserbak: 946 739 279.
    gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus
  • Lekuak mugatuak dira.

Eta gainera