Itsasoratze artibista: Arterapia eta Artibismoa

  • Noiz

    2016/12/22(e)tik 2017/03/31(e)ra

  • Non

    Gernikako Bakearen Museoa

  • Web

    Bisitatu

Itsasoratze artibista: Arterapia eta Artibismoa

Busturialdea

Artibistak ez baitira lehorreratzen, gatazka begiztatu eta haren ur zakarretan barrentzen dira eraldatzeko asmoz.

“Itsasoratze Artibista: Arterapia eta Artibismoa” gaur egungo premia sozialei artearen bitartez ekiten dien prozesua izan da, ikerkuntzan, partehartzean eta erakusketan datzana.

“Itsasoratze Artibista: Arterapia eta Artibismoa” Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko Aztertegiaren eta Gernikako Bakearen Museoaren ekimen bat izan da Donostia-San Sebastian 2016 Europako Kultur Hiriburuaren Bakearen Itsasargiarentzat.

Irudizko ontzi batean itsasoratzen gara, hiru itsas zakar nabigatzeko:
Eskubide eta Ardura Zibilen itsasoa
Giza Eskubide eta Arduren itsasoa
Ingurugiroarekiko Eskubide eta Arduren itsasoa

Eta abian ipiniko gara honako helize eta lemarekin: ‘artibismoa’ edo indarkeriarik gabeko baliabide sortzaileen bitartezko aktibismo sozial eta politikoa.

Ordutegia

Martxoa-Iraila
Astelehenetan: itxita (zenbait egun berezietan izan ezik)
Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 19:00etara
Igandeetan: 10:00etatik 14:00etara

Urria-Otsaila
Astelehenetan: itxita (zenbait egun berezietan izan ezik)
Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara
Igandeetan: 10:00etatik 14:00etara

Urtarrila: mantenimentu obrak direla eta, itxita egongo da 1etik 30era.

Argibide gehiago

Tarifak:
Museora sartzeko erosi behar den sarreraren salneurria honako hau da:
Sarrera arrunta: 5 €
Sarrera murriztua: 3 €
Aldibaterako erakusketara sarrera: 1 €

Gerra Zibileko babeslekua + Museora sartzea: 5 €

Dohaineko sarrera:
** ICOM-eko kideak, 12 urte arteko neska mutikoak, igande guztietan eta zenbait egun berezietan (Urtarrilak 30, Eskolarteko Nazioarteko Bakearen eguna; Martxoa, Euskal Kostaldearen Museoen eguna; Apirilak 26, Gernikako bonbardeaketaren urteurrena; Maiatzak 18, Museoen Nazioarteko eguna; Irailak 21, Bakearen Nazioarteko eguna; Azaroak 10: Memoriaren eguna; Abenduak 10, Giza Eskubideen Nazioarteko eguna).

Bisita gidatua (Aurretiaz eskatutakoa): 30 € taldeko (gehienez 25 pertsonako taldeentzat)
Txartel bakarra: Gernikan dauden zenbait museo bisitatzeko aukera ematen duen txartel bateratua, besteak beste Gernikako Bakearen Museoa. Turismo bulegoan salgai.
Euskal Kostaldearen Museoen sareko txartela: hainbat abantaila eta beherapen eskaintzen ditu. Doakoa da.

Eta gainera