Itsas modelismoa: Artea eta lanbidea

  • Noiz

    2016/12/15(e)tik 2017/06/30(e)ra

  • Non

    Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa

  • Web

    Bisitatu

Itsas modelismoa: Artea eta lanbidea

Bilbao

Itsas modelismoak edo ontziak eskalan eraikitzearen arteak antzinaroan du bere jatorria. Aurrenengo modeloak Egipton aurkitu ziren, faraoien hilobietan. Hileta hornidurarekin ehorzten zituzten, beste mundurako bidaian gidari lanetan lagun ziezaien. 

Garaiaren arabera, irudikatutako modeloek funtzio desberdinak bete izan dituzte: erlijiosoa, dekorazioa, teknikoa eta ludikoa. Gaur egun zaletu asko dira eskalan eginiko itsasontzien muntaia eta eraikuntzan dihardutenak, muntaia kitsak erabiliz aurrenengo urratsak ematen dituztenetatik maisuetaraino. Azken hauek ikerketa lan sendo eta sekulako trebezia erakutsiz, ontzi historikoen erreplika zehatzak eraikitzen dituzte. 

Itsasoko boto-eskaintzak

Itsasoko boto-eskaintzak marinelek eliz eta ermitetan utzitako ofrendak dira, arrisku une batean egindako promesa betetzeko edo jasotako mesede bat eskertzeko, itsas hondoratze, eraso, edo denborale baten aurrean. Euskal Herri eta Bizkaiko eliz, ermita eta kaperetan ugariak dira. Ohikoenak elizetako gurutzaduretan eskegitako ontzi maketak dira, baina badira bestelakoak ere, koadroak edo formatu askotariko objektuak saterako. Batzuk egikera zakarrekoak dira, eraiki zituzten marinelen izaera umilaren isla. Beste batzuei aldiz, artisau eta itsas zurginek eraikiak enkarguz, kalitate tekniko handia nabari zaie. 

Hezurrezko modeloak

Gerra napoleonikoetan (1793-1815) Ingalaterrako kartzeletan preso zeuden frantziar marinel eta ofizialak, hezurrekin eginiko ontzi modeloak eraikitzen hasi ziren. Diru premiak eta denbora bete beharrak kartzela-aldi luzeari aurre egiteko, ontzi modelo hauek modan jarri zituzten, batzuek perfekzio maila altua lortuz. Eskura zezaketen material urriarekin eginak daude: euren arrantxoko hondarren hezurrak, hileak, arropa hondakinen hariak, egurra, etb.

Ontzigintzarako modeloak

Eskalan eginiko itsas modeloak ontzien eraikuntzan ere erabili izan dira. Plano eta gida gisa baliatu ohi zituzten. Osorik, sekzioetan banatuta edo zatika eraikitzen zituzten. Gaur egun ere, ontzioletan eskalan eginiko erreprodukzioak fabrikatzen dituzte ontzi jabeentzat. 

Formakuntzarako itsas modeloak

Itsas modelo hauek itsasketa nautikako eskoletan erabili ohi ziren etorkizuneko marinelen formakuntzarako. Ontziaren zati eta elementu ezberdinen nomenklatura, belak eta ontziaren maniobrak ikasteko modelo gisa baliatzen zituzten. 

Aisialdirako modelismoa

Denbora-pasa batzuentzat, beste zenbaitzuk itsas modelismoa pasio bilakatu dute. Modalitate ezberdinak daude: muntaia kits-ak, eraikuntza planoetatik abiatuta eraikitakoak, paperezko ontziak, errekreazio historikoak, botilan sartutako modeloak, etab. Modalitate hauetariko bakoitzak teknika eta erraminta bereziak beharrezko izaten ditu eta izugarrizko abilezia eta aparteko pazientzia.

Ordutegia

Negua

  • Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 18:00etara
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan: 10:00etatik 20:00etara 

Uda

Asteartetik igandera eta jaiegunetan: 10:00etatik 20:00etara 

Argibide gehiago

Tarifak:

Banakako sarrera

  • Adin nagusikoen sarrera: 6 €
  • Jubilatuen, pentsiodunen ta 65 urtetik gorakoen sarrera:3,5€
  • Ikasleen sarrera (gehienez 26 urte): 3,5 €
  • Langabetuak: 3,5 €
  • 6 urtetik beherakoak: Dohainik.
  • Ez-gaituak: 3,5 €

Taldeen sarrera

  • Erreserba duten taldeen sarrera (gutxienez 15 pertsona):
  • Ikastetxeak (bisita librea): 2 €.
  • Tailer hezitzaileak (tailerra+bisita): 3,5 €.
  • Elkarteak, fundazioak: 3 €.
  • Beste talderen bateko parte ez diren taldeak: 4 €.
  • Erreserbarik ez duten taldeen sarrera (gutxienez 15 pertsona):
  • Beste talde baten parte izan edo ez: 4 €

Beste talde batzuk

  • Club Lector 10: 4 €.
  • Hirukide elkartea (kide ugariko familiak): 4 €.
  • BK 26, Gazte txartela, Gazte txartela - Pack Txollo: 4 €
  • Bilbaocard: 4,60 €.
  • Athleticen gogaidea: 4 €.
  • Kulturtick: 4 €.
  • Nekatur: 4 €
  • Eusko Ikaskuntza: 4 €.
  • Betizu: 3 €.

Eta gainera