Inconsolable

  • Noiz

    2018/05/23(e)tik 2018/05/24(e)ra

  • Ordua

    20:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Bere dolua partekatzen du ezezagunerantz abiatutako bakarrizketa batean.

Berrogeita hamar urteko gizon bat oholtza gainean, inolako itzulingururik gabe murgilduko dena hizketaldi intimo, buru-argi eta hunkigarri batean.

Oholtzatik azalduko digu bere aitaren arestiko heriotza gertakari garrantzitsua izan dela bere bizitzan.

Harriturik gertakari horren eraginagatik -sekula ez zukeen imajinatuko halakorik- entzule guztiekin partekatu nahi du bere doluaren lehen berrogei egunetako ibilbidea.

Iduri du dena kontrolpean duela, baina batbatean, konturatu ere egin gabe, bakarrizketa beste terreno batera igarotzen da.

Iluntasuna eta tragedia nagusituko dira oholtza gainean, gero eta handiagoak diren etsipen eta bertigorantz, eta halako batean, horra agerpen misteriotsu bat, defi nitzeko zaila dena eta hizketaldiaren bukaera azkartuko duena.

Antzerki proposamen bikaina, Zentro Dramatiko Nazionalaren kalitatezko zigilua duena.

Ordutegia

20:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

8,50 - 24 euro /beherapenak

Arriagako lagunek: %25etik %35era

Iraupena: Ordu 1 eta 20 minutu.

Eta gainera