Ibiltari Proiektua. Santi Yaniz-en "Izadi sublimea" (Zelaietan Zentrua)

  • Noiz

    2019/04/01(e)tik 2019/05/06(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Durangaldea

Argazkilari bilbotar honen erakusketa honetan bere argazkilari lanaren zati bat erakusten digu, hain zuzen ere bost lekuei buruzko argazkiak: San Juan de Gaztelugatxeko ingurua; Otxarretako basoak, Gorbeiako natura parkean; Getxo eta Barrika udalerrien arteko kostaldea; Urkiola Parkea eta Belaustegiko ur jauziak (Gorbeiako natura parkean).

Santiago Yaniz, bilbotarra, argazkilaria eta kazetaria 1980tik.

Argazkilaritzarako grina izugarria izan du beti, eta Euskal Herriko paisaiak, mendiak eta natura jaso ditu erretratuetan, aldizkari eta liburu askotarako, ehunka egile-lan eta erreportaje ilustratuz.

Ezin nekatuzko ibiltari eta bidaiari honek mendi eta paisaia naturalaren irudia izan du espezialitaterik gogokoenetako bat.

Gainera, haren lan profesionalaren kokapen nagusia dela eta, Bizkaiko eta Euskal Herri osoko txoko eta bazter guztiak ezagutu ahal izan ditu, eta haiek miresteko argirik eta unerik egokienak ere bai.

Haren artxiboan, 500.000 iruditik gora daude bilduta, lur honetako paisaiei, naturari eta pertsonei lotuak.

Argazkilaritzako estilo soilekoa, nahiago izaten du artefaktu teknikoak saihestu, eta, gehienbat, lurra ikertu, argiak kudeatu, eta meteorologiak eskaintzen dizkigun une iragankorrei ahalik eta etekinik handiena atera, giro iradokitzaileak lortzeko.

Erakusketa hau Bizkaiko Foru Aldundiaren erakusketa ibiltarien programaren parte da

Informazio gehiago
https://www.ametx.eus/eu/programak/erakusketak?set_language=eu

Ametx Erakunde Autonomoa. Zelaieta Parkea, z/g. 48340 Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Eta gainera