Ibilbide historikoak Urdaibaitik 2019

  • Noiz

    2019/07/01(e)tik 2019/08/31(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Busturialdea

Uztailean eta abuztuan.

Bizkaiko Foru Aldundiak bisita gidatuen eskaintza zabala aurkezten du, Bizkaiko historia ezagutu eta gozatzeko.

Neolitotik industriaurrerarte, eskaintza kultural honek Bizkaiko etaparik garrantzitsuenak eta lurraldearen ezaugarri izan diren jarduera ekonomikoak eta politikoak ezagutzeko aukera ematen du.

Guztia, Bizkaiak eskeinitako paisaia espektakularrak eta natura hostotzuagaz.

Aurten burdinolen, Urdaibaitik eta zin-bideko ibilbideetan; ekainean, uztailan-abuztuan eta irailean respektiboki.

Hona hemen ibilbide batzuk, Urdaibaiko Biosferako Erreserbako paisaia historikoetan barrena, 2019ko uztailean eta abuztuan egiteko.

Ibilbide hauen bidez ezagutzera eman nahi ditugu Bizkaiko paisaia- eta natura-ingurune bikain honetan dauden aztarnategi arkeologiko nagusiak.

Irteera guztiak gidatuak izango dira.

Bizkaiko historiako monumentu bikain hauek aztertzeko eta kontserbatzeko lanean parte hartu duten aditu profesionalek emandako aholkuaren emaitza dira denak.

Arrolako Oppiduma

(Arratzu, Nabarniz eta Mendata)
Burdin Aroko herrixka indigenarik inportanteenetako bat da, ekialdeko Kantauri aldean. Gastiburuko gailurreriako tontorrean eraiki zuten, Kristo aurreko IV. mendean; eta alde horretako bizitza egituratu zuen biztanle-gunea izan zen, Kristo ondoko I. mendean erromatarrak iritsi ziren arte.

Interpretazio-gune bat du, Arratzu udalerrian, jendeari arreta egiteko zabalik (Arrolagune).

Foruko Herri Erromatarra

(Forua)
Dakigunaren arabera, Erromak Bizkaian sortu zuen kokaleku nagusia da. Azken hamarkadetan egin diren indusketa- eta zaharberritzelanei esker, behar bezala dokumentatu eta balioetsi ahal izan da biztanle-gune hau.

Elexaldeko muinoan kokatuta dago, Urdaibaiko erdigunean. Kristo ondoko I. mendean sortu zen, 6 hektareako gainazal baten gainean, eta V. mendera arte izan zituen biztanleak.

Ereñozar Gaztelua

(Ereño)
Ereño udalerrian dagoen Sant Miguel d´Erecho gaztelua -XI. eta XIII. mendeen artean jardunean- eta Ereñoko parrokiaeliza eta haren nekropoliak -XIII. eta XIV. mendeetan- egon dira kokatuta, hurrenez hurren.

Gazteluaren historiako azken aldian, Alfontso XI.aren tropek setiatu eta konkistatu zuten gailurra., 1334. urtean.

Tribisburuko Nekropoli Erromatarra

(Bermeo, Busturia)
Hil-egitura erromatarren multzo harrigarri bat da, Sollube mendiaren inguruetan kokatutakoa.

Errausketa-nekropoli honek sare trinko bat du, pasilloz bereizitako oinplano karratuko harrizko esparruekin.

Esparruetan, hildakoen errautsak uzten zituzten. Kristo ondoko I. eta III. mende artean erraustu zituzten hildakoak, eta oraindik aurkitu ez den inguruko herrixka bateko biztanleak ziren.

Katilotxuko Estazio Megalitikoa

(Mundaka, Sukarrieta eta Busturian)
Bi trikuharri daude, 2004. eta 2008. urteen artean induskatu eta zaharberritutakoak, (Katilotxu I eta V), eta hiru tumulu-egitura ere bai (Katilotxu II, VI eta Pakotene), esku hartu gabekoak hirurak. Kolektiboki erabilitako hil-eraikinak dira, kulturalki aldi neolitikoan (Katilotxu I) eta kalkolitikoan (Katilotxu V) sartuak.

Ordutegia

Astelehenetik igandera arte (astearteetan itxita)

Egutegiaren araberako bisitak toki guztietara

11:00etan eta 17:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

  • Orokorra
    3,50 €
  • Murriztua
    2,25 €

    26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, ahalmen urrikoak, langabeak, pentsiodunak eta familia ugariak

  • Doan
    12 urte artekoak
  • 2 baliabide ikusteko bisitak
    Orokorra, 4,50 € eta murriztua, 3,50 €
  • 3 baliabide ikusteko bisitak
    Orokorra, 6,50 € eta murriztua, 5,50 €
  • 4 baliabide ikusteko bisitak
    Orokorra, 8,50€ eta murriztua, 7,50 €

Aurrez erreserba egin behar da

Hizkuntzak
Euskara / Gaztelania / Frantsesa / Ingelesa

Topaguneak

  • Arrolako Oppiduma
    Irteera Nabarnizetik. Gutxi gorabeherako iraupena: 2 ordu eta 30 minutu
  • Foruko Herri Erromatarra
    Foruko Udala. Gutxi gorabeherako iraupena: 2 ordu eta 15 minutu
  • Ereñozar Gaztelua
    Irterera Ereñotik. Gutxi gorabeherako iraupena: 2 ordu eta 30 minutu
  • Tribisburuko Nekropoli Erromatarra
    Cannon jatexea (Bermeo)
  • Katilotxuko Estazio Megalitikoa
    San Andres Eliza. Sukarrieta.

Ikusi egitaraua
http://bizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/30_5_119__11_46_50____0000_triptico_paseos%20historicos_EUSK-CAST.pdf?hash=3778d61073003807556c8ee63d8c7ffe

Informazioa eta erreserbak

  • 688 856 689
  • ibilbideak@bizkaia.eus

Eta gainera