Hitzaldien Zikloa XX. “Klasikoak & Modernoak”. Mendeko aitzindariak/ Rosa Montero: Marie Curie “Nobel saria, baina ez izatearen hari batean”

Hitzaldien Zikloa XX. “Klasikoak & Modernoak”. Mendeko aitzindariak/ Rosa Montero: Marie Curie “Nobel saria, baina ez izatearen hari batean”
  • Noiz

    2018/02/21

  • Ordua

    19:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Historia ofiziala gizonen historia da.

Gure emakume arbasoei buruz gutxi hitz egiten da eta gure kultur ondarearen zati handia baztertzen duen isiltasun horrek historia faltsutzeaz gain, egungo gizartean emakumeen pentsamendua baldintzatzen du, erreferentziarik gabe utzi baitzaie.

Hitzaldi ziklo honen helburua ebakitako historia osatzea da; hala, gure emakume arbaso batzuen bizia eta lana zabalduko da, besteak beste, Marie Curie zientzialari aparta, Ignacia de Zabalo euskal kulturaren aitzindaria, Sylvia Plath olerkari bizi eta argia eta Marga d´Andurain bidaiari ausarta edo Tina Modotti argazkilaria.

Horiek guztiak emakume modernoak, XX. mendekoak, dira, baina legatuari erreparatuz klasikoak direla deritzogu.

Aurkezpena: Laura Freixas
Hizlaria: Rosa Montero
Marie Curiek (1867-1934) Nobel saria bitan irabazi zuen eta historian pertsona famaturik apartenetarikoa da.

Aipatu emakumeak frogatutakoaren arabera, borondateak, ezagutzeko grinak eta kemenak zeharkaezinak diruditen hesiak suntsitzen ditu.

Bi elementu, polonioa eta radioa, isolatzea lortu zuen eta, horretarako, ukuilu antzekoan jardun zuen eta horien antzeko pasio erradioaktiboak izan zituen. Hitzaldian bere zailtasunak, kontraesanak eta lorpenak landuko dira, bai ikuspegi profesionaletik, baita ikuspuntu pertsonaletik ere.

Erresistentzia eredua da.

Rosa Montero (Madril, 1951) kazetaria da El País egunkarian.
Besteak beste, honako eleberriak argitaratu ditu: Crónica del desamor (1979), La función Delta (1981), Te trataré como a una reina (1983), Amado Amo (1988), Temblor (1990), Bella y Oscura (1993), La hija del caníbal (1997), La Loca de la casa (2003), Instrucciones para salvar el mundo (2008), Lágrimas en la lluvia, La ridícula idea de no volver a verte (2013), abiapuntutzat
Marie Curieren egunkaria hartzen duena, eta La carne (2016).

Bere lana hogei hizkuntzatatik gora itzulia dago eta bere ibilbidea goresteko 2017ko Letren Sari Nazionala eman zaio.

Ordutegia

19:00etan

Argibide gehiago

Tarifak:
Doako sarrera

Egitaraua
http://www.bizkaia.eus/home2/archivos/DPTO4/Temas/Klasiko_berriak%202018.pdf?hash=87148febe6618d6a5b61adecad38adef

Hizkuntza: Gaztelera

Antolaketa
Bizkaiko Foru Aldundia

Euskara eta Kulturako Saila, Kultur Jarduera eta Argitalpenen Atala
Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Saila, Berdintasuna, Kooperazioa eta Aniztasuna Sustatzeko Zuzendaritza Nagusia

Informazioa
946082487
kulturjarduerak@bizkaia.eus

Doako sarrera aretoa bete arte (gehienez 50 pertsona)

Eta gainera